Rio Grande

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rio Grande / Rio Bravo

Rio Grande in Big Bend NP.jpg


Grande ibaia Big Bend parkean.
Bertako izena Río Grande (en) Río Bravo (es)
Kokapena  AEB
 Mexiko
Luzera 3.034 km
Arroa 607.965 km²
Emaria 160 m³/s
Iturburua San Juan mendiak, Colorado, AEB
Ibai ahoa Mexikoko golkoa
Riogrande watershed.png

Rio Grande edo Rio Bravo[1] Ipar Amerikako ibaia da, Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdea eta Mexikoko iparraldea zeharkatzen dituena. Munduko lurralde hartako bosgarrena da luzeran. 3.034 kilometro luze da, eta 607.965 kilometro koadro hartzen ditu haren arroak.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBn Rio Grande izena ematen zaio; Mexikon, aldiz, Rio Bravo edo Rio Bravo del Norte.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Juan mendietan du iturburua, Colorado estatuaren hego-mendebaldean, eta Mexikoko golkoan itsasoratzen da, delta zabal batean, Matamoros (Tamaulipas, Mexiko) eta Brownsville (Texas, Estatu Batuak) hirietatik igaro ondoren.

Mexiko Berria estatua ipar-hegoalde igaro ondoren, El Paso (Texas) eta Ciudad Juárez (Chihuahua, Mexiko) hiriak jo eta handik aurrera Estatu Batuen (Texas) eta Mexikoren (Chihuahua, Coahuila, Nuevo León eta Tamaulipas) arteko muga eratzen du, 1.995 kilometroz. Pecos (1.183 kilometro), Devils, Chama eta Puerco ibaiak dira ezkerraldeko adar nagusiak, Estatu Batuetan, eta Conchos, Salado eta San Juan ibaiak eskuinaldean, Mexiko aldean hiruak. Arroil handi sakonak eratzen ditu ertzetan. Lur behereak zeharkatzen ditu handik itsasorainoko bidean.

Urtegi handiak antolatu dira ibai horren ibilguan zehar, igarotzen dituen lurralde idorren mesedetan (Elephant Butte, Mexiko Berria; Amistad, Falcón eta La Azúcar urtegiak, muga aldean). Albuquerque (Mexiko Berria), El Paso (Texas) eta Ciudad Juárez (Chihuahua) dira Rio Grande ibaiaren ertzeko hiri nagusiak. Ontziak ibil daiteke Matamoros hiritik aurrera, bokalean.

Nazioarteko igarobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiak zenbait nazioarteko igarobide ditu:

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rio Granderen emaria 1900-1972 bitartean neurtu zen Laredoko estazioan (Texas), ahoa baino 454 kilometro lehenago.[2] Ibaiak 352.178 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren %58. Batez besteko emaria 115 m³/s da. Emari handiena irailean du (250 m³/s), eta txikiena martxoan (59 m³/s).

Rio Granderen batez besteko emariak (/s) Laredon neurtuak
Datuak: 1900-1972 bitartean

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Álvar Núñez Cabeza de Vaca espainiar itsasgizonak aztertu zituen Rio Grande ibaiaren aldeko lurrak 1536-1537 urteetan, eta Espainia Berriko Erregeorderriaren mende egon ziren XIX. mende hasiera arte. 1848an zehaztu zen Mexikoren eta Estatu Batuen arteko muga Rio Grande ibaiaren bi aldeetara, egun dagoen bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rio Grande Aldatu lotura Wikidatan