Juan Landa (margolaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Juan Landa (argipena)»
Juan Landa (margolaria)
Bizitza
Jaiotza Iruñea, XVI. mendea
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Mugimendua manierismoa

Juan Landa edo Juan Landakoa (fl. 1591-1613) Errenazentismoko margolari manierista nafar bat izan zen. Eta baita ere Nafarroako Armen Erregea .

XVI. mendean jaio zen barrokoko ideiak zituen margolaria izan zen. Bere ikasketak Pedro de Alzoko eta Oskarizeko tailerretan egin zituen eta bere talentuaren ondorioz, Iruñeako margolari oso baloratua bihurtu zen garai kontraerreformistan, batez ere parrokientzat egin zituen bere zerbitzuengatik eta baita ere bere teknikarengatik (naturalismoa, argitasun efektuak, tenebrismoa eta beste teknika batzuk erabiltzen zituen).

Maria de Moretekin egon zen ezkonduta eta, lau seme-alaba izan zituzten. Bere historioa erabat ezezaguna bada ere, bere artelanen datak ikusita jakin dezakegu artelan asko margotu zituela bizitzan zehar. Batez ere erretaulen polikromatoak eta bibliako eszenak eta figurak egin zituen, hori bai, batzuk ez dira ia kontserbatu gaur egunera arte: "Salvador de Eransus" (1605 eta 1611. urtean saldu zen 531 dukadoetan), Sagasetako erretaula (1615. urtean saldu 484 dukadoetan), Lumbiereko erretaula...

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Casado Alcalde, Esteban, La pintura en Navarra en el último tercio del siglo XVI, Pamplona, Diputación Foral de Navarra, Institución Príncipe de Viana, 2007, ISBN 84-235-0033-0
  • Ceán Bermúdez, Juan Agustín, Diccionario de los más ilustres profesores de las Bellas Artes en España, Madrid, 1800.