Edukira joan

Tenebrismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Mateoren Bokazioa, Caravaggio

Tenebrismoa[1], Mendebaldeko margolaritzaren historian, margoaren eragin dramatikoa areagotzeko argitasun-iluntasunak biziki nabarmentzeko joera da.

Halako koadroetan, irudiak atzealde ilun edo beltz baten gainean margotu ohi dira, irudiak berak argi biziz argiturik. Tenebrismoaren lehen maisua eta sortzailea Caravaggio italiar pintorea izan zen. Haren jarraitzaile nagusiak, XVII. mende hasieratik aurrera, Georges La Tour frantsesa, Gerrit van Honthorst eta Hendrik Terbrugghen nederlandarrak eta Francisco de Zurbarán espainiarra izan ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Margolaritza Artikulu hau margolaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.