Juan Maria Urdangarin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Maria Urdangarin
Bizitza
JaiotzaZumarraga1932ko irailaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz2012ko maiatzaren 10a (79 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Claire Françoise Liebaert Courtain
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Juan Maria Urdangarin Berriotxoa (1932ko irailaren 19a, Zumarraga, Gipuzkoa2012ko maiatzaren 10a, Gasteiz, Araba[1]) euskal enpresaburu bat izan zen. Administrazioan diplomatutako ingeniaria industriala zen, bai eta jeltzalea ere.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Claire Françoise Liebaert Courtain belgiar jatorriko aristokratarekin ezkondua egon zen, zazpi-seme alabaren gurasoak izan zirelarik, horien artean ezagunena Iñaki Urdangarin, Palma de Mallorcako dukea. Juan Mariren gurasoak Laureano Urdangarin Larrañaga eta Ana Berriotxoa Elgarresta izan ziren. San Balendin Berriotxoaren ondorengoa zen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide profesionala Fuchs alemaniar multinazionalean 25 urtez garatu zuen, aurretik Hispanoquímica enpresan egon zelarik, honetan zuzendari nagusia eta ordezko aholkulari karguetan aritu zelarik.

1980ko hamarkadaren hasieran Bartzelonan sektore kimikoaren inguruko lanpostua laga eta bere familiarekin batera bizilekua Gasteiz hirian ezarri zuen. 1996ko apirilaren 19a eta 2000ko apirilaren hasiera bitartean Vital Kutxako presidentea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]