Juanita Ibaibarriaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juanita Ibaibarriaga
Juanita Ibaibarriaga.png
Bizitza
Jaiotza Ermua1934ko martxoaren 30a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Ermua1992ko otsailaren 28a (57 urte)
Jarduerak
Jarduerak aktibista

Juanita Ibaibarriaga Uriarte (Ermua, Bizkaia, 1934ko martxoaren 30a1992ko otsailaren 28a) euskaltzalea eta ekintzailea izan zen. Haren omenez, Ermuko Euskal Birusa Elkarte Kulturalak Juanita Ibaibarriaga Literatur Saria sortu zuen 1992an.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juanita Ibaibarriaga Ermuko Iturriaganeko etxean jaio zen. Autodidakta eta irakurle amorratua. Bere inguruan gertatzen zenaz jantzita egotea gustatzen zitzaion emakumea izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste zenbait gurasorekin batera, Ermuko familia elkartean, Anaitasuna ikastola aurrera ateratzeko borroka egin zuen. Bere seme-alabei etxerako lanak egiten lagunduz, euskaraz irakurtzen eta idazten zaletu zen; eta, haiek koskortu zirenean, lan sozialak egiten ere hasi zen.[1] Juanitak herriko Euskal Birusa Elkarte Kulturalaren sorreran parte hartu zuen, Ermuko hizkuntza, ohiturak eta abestiak berreskuratzen.

Drogetenitturri herri aldizkariko hasierako zenbakietan kolaboratzaile jardun zuen.

Literatur lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ermuko Euskal Birusa Elkarte Kulturalak, ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzeko asmoz, literatur lehiaketa bat antolatzea erabaki zuen. Lehiaketari izena jartzeko hainbat proposamen egon ziren; denen artean, Juanita Ibaibarriagarena nagusitu zen. Hortaz, 1992. urtean, Juanita Ibaibarriaga Literatur Saria sortu zuen. Gerora Ermuko Udaleko Euskara Sailak hartu zuen lehiaketa antolatzeko ardura, urtero-urtero deialdia eginez. Sari banaketa Ermua Antzokian egiten da, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatzen den ekitaldian. [2] [3] [4] [5][6]

Herrian euskararen alde lan handia egin zuen Juanita Ibaibarriagak. Bere omenez gazte zein helduen artean euskaraz idazteko zaletasuna piztea helburu duen literatur sariak, modalitate bi ditu, batean Lehen Hezkuntza hiru, lau, bost eta seiko ikasleentzat eta bigarren modalitatea 16 urtetik gorako ikasleentzat.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Juanita Ibaibarriaga» prezi.com . Noiz kontsultatua: 2020-10-09.
  2. «Juanita Ibaibarriaga Archives» Mugalari Kultura . Noiz kontsultatua: 2020-10-09.
  3. Elkartea, Euskal Birusa. (2010-11-26). «Juanita Ibaibarriaga Literatur Sariak banatu dira - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS . Noiz kontsultatua: 2020-10-09.
  4. «Concurso Literario Juanita Ibaibarriaga | Eskolabarri Ikastetxea» www.eskolabarri.edu.es . Noiz kontsultatua: 2020-10-09.
  5. Juanita Ibaibarriaga sariak| Anaitasuna Ikastola. . Noiz kontsultatua: 2020-10-09.
  6. Bizkaie. https://bizkaie.biz/1473836913641.
  7. «Euskara - Lehiaketak - Juanita Ibaibarriaga Literatur saria» www.ermua.es . Noiz kontsultatua: 2020-10-09.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]