Juanma Sarasola Murgia "Xaun"

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juanma Sarasola Murgia "Xaun"
Bizitza
JaiotzaIrun, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakbaliorik ez

Literaturaren Zubitegia: 743

Juanma Sarasola Murgia (Irun, Gipuzkoa, 1969-) euskarazko idazle eta kazetaria. Besteak beste, honako komunikabideetan aritu da kazetari: 'Egin'-en (1992-93, Kirol sailean), 'Euskaldunon Egunkaria'-n (1999-2003 bitartean, hainbat sailetan, bereziki 'Gaiak'-en, zientzia, teknologia, biologia, osasuna... jorratzen), eta Mundua sailean), Euskadi Irratian (bekadun 1990ean, eta tertuliakide 'Faktoria' saioan, 2003ko urritik 2004ko martxoa arte), 'Berria'-n (2003tik 2009 arte, bost urtez Munduan, eta hilabete batzuez 'Matraka' gehigarrian eta 'Berria.info' edizio jarraituan), eta 'Behe Bidasoako Hitza'-n (kazetari eta euskara zuzentzaile). Hendaian egoitza duen Antxeta Irratian kolaborazioak egina da (2002. urtean eskualdeko jendeari elkarrizketa sakonak egiten hilean behin, eta 2003an kantu sorta batzuk aurkezten eta iruzkintzen), baita Irulegi Irratian denboraldi batez ere.

Bere poesiak eta kantu-hitzak hainbat aldizkari nahiz liburutan argitaratu izan ditu: 'Irunero', 'Hondarribia', 'Iralabarri', 'Gaztegin', 'Xirika' eta 'Txingudi de Luxe' aldizkarietan, 'Ametsek ez dute kartzelarik' bere liburuan (Maiatz, Baiona, 2006), Orereta-Errenteriako Mikelazulo Elkartearen 'Beste bat apalerako' bilduman, eta Senpereko Hatsa Elkartearen 'Hatsaren Poesia' izeneko urteroko bildumetan, 2000. urtetik aurrera. Euskarazko olerkiez gain, baditu ingelesez eta gaztelaniaz idatzitako gutxi batzuk ere, batzuk 'Ametsek ez dute kartzelarik' bere bilduman argitaratuta -berak idatzitako jatorrizko bertsioan nahiz euskaratuta-, eta beste zenbait oraindik argitaratu gabe.

Musika alorrean, Auskalo!, Lasai-Massai, Addis Abbeba, Debekatua, Gaxen, eta Doktor Deslai musika taldeekin parte-hartze eta kolaborazioak izan ditu. Bestalde, musika eta olerkiak uztartuta, Hatsa Elkarteak 2005eko abuztuan antolatutako 'Maite Ditugun Olerkariak' ekitaldi sortan 9 bidaia, 9 aztarren sakon ikuskizunaren egilea da.

Euskararen irakaskuntzan ere ibilia da, sei urtez AEK-ko irakasle (Bilbon, Zizur Nagusian, Iruñean eta Errenterian), eta ikasturte batez Seaskan, Euskara eta Euskal Literatura irakasle (Baionan eta Lartzabale herrian).

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondarribiko 2003ko Bordari-Satarka lehiaketan Hondarribiko Onena Saria ipuingintzan jaso zuen, artean Hondarribian bizi zela.

Idazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kronika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ametsek ez dute kartzelarik (Maiatz, Baiona, 2006) [28] [29]
  • "Beste Bat Apalerako" (Beste hainbat egilerekin batera; Errenteria/Oreretako Mikelazulo Elkartea, 2002)
  • "Hatsaren Poesia" (Beste hainbat egilerekin batera; Senpereko Hatsa Elkarteak 2000tik aitzina argitaratutako urteroko bildumetan) [30]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991 eta 1993 bitartean Irungo Auskalo! rock taldean -bigarren aroan- kantari eta letragile aritu zen Sarasola, eta berari zor zaizkio bigarren eta hirugarren maketetako azalak eta taldeko logoa. Gerora, 1990eko hamarkadan beti ere hainbat talderen sorkuntzan eta hastapenean egon zen, eta haiekin kolaborazioak egin zituen: Lasai-Massai (afro-reggae, Irun), Addis Abbeba (reggae, Irun), Debekatua (rock gogorra, Irun), Gaxen (folk, Orereta/Errenteria), eta Doktor Deslai (reggae, Irun).

Horrez gain, 2009an Irungo Toki-Alai ikastetxe publikoaren 25. urtemugako kantuaren hitzak idatzi zituen. Era berean, 2012an Irungo Hazia Elkartearen 20. urtemugako kantuaren hitzak egin, eta beste bi lagunekin batera kantua grabatu zuen. 2016an, Karlos Otxoa zenaren omenez Petrusca Records etxeak argitaratutako binilozko EPan, Otsoaren aiuria izeneko diskoan, parte hartu zuen Sarasolak, Irungo beste musikari eta talderekin batera: Anti-Regimen, Apurtu, Defecto Humano, eta Pecozza United. Zehazki, Moskuko urrearen distira abestian hitzak idatzita eta kantatuta hartu zuen parte, eta Apurtu, T.A.D. eta Defecto Humano taldeetako Aitor Perez izan zuen bidaide kantu horren grabaziorako berariaz osatutako Korrokoitz Kaleko Urre Bilatzaileak bikotean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Olibondoetatik Apartheid hesira [1]
  2. Sarasolaren bigarren liburua Palestinako gatazkan datza [2]
  3. «Ia bost milioi errefuxiatu palestinar daude munduan barrena» [3]
  4. «Palestinako gatazkaren inguruan sortzen diren kontrasteak erakutsi nahi izan ditut» [4][Betiko hautsitako esteka]
  5. «Mito bihurtu gabe kontatu behar da Moskuko historia» , Berria, 2015-01-bihurtu gabe kontatu behar da moskuko historia.htm 06
  6. Kondaira 1. Liburuak 5.0
  7. https://web.archive.org/web/20160307172317/http://www.euskaragida.eus/2015/03/moskuko-urrea.html
  8. Juanma Sarasola rastrea Irun en el libro «Moskuko urrea»[5]
  9. 1983-1993 garaia gogoratuz, mitoak amilaraztea helburu[6]
  10. Moskuko urrea liburua aurkeztu digu Juanma Sarasolak
  11. La movida en Irún, ''Moskuko Urrea''[7]
  12. Autoedizioan (nola bestela? ) alimalezkoa lana egin du Xaunek[8]
  13. "Bidea eginez topatu dut Irungo Moskuko altxorra" [9]
  14. Moskuko Urrea liburua argitaratu du Juanma Sarasolak[10][Betiko hautsitako esteka]
  15. 'Moskuko urrea' liburuaren nondik norakoak (Txingudi Online TB) [11]
  16. Juanma Sarasola Moskuko urrearen bila[12]
  17. Moskuko Urrea. Kultur eta gizarte mugimenduen eztanda Irunen, 1983-1993 liburua aurkeztu digu Juanma Sarasolak[13]
  18. Juanma Sarasola idazlea elkarrizketatu dugu, "Moskuko urrea" izeneko lanaren inguruan aritu zaigu [14]
  19. Entrevista sobre el libro 'Moskuko urrea' [15]
  20. «Batez ere arkeologia musikala eta soziala egin dut liburuan»[16][Betiko hautsitako esteka]
  21. Moskuko Urrea-z mintzatu da Juanma Sarasola[17][Betiko hautsitako esteka]
  22. Xorroxin Irratian 'Moskuko urrea' liburuaz solasten
  23. “Irunek aparteko aroa bizi izan zuen 80.eko hamarkadan, gaur egun errepikaezina dena”[18]
  24. «'Mosku' hiriko kultur mugimenduen susperraldiaren epizentroa izan zen»[19]
  25. “Moskuko urrea” izeneko liburua plazaratu du Juanma Sarasolak[20][Betiko hautsitako esteka]
  26. Rockomikiak erakusketa. 'Moskuko urrea' liburua Gasteizen hizpide.[21]
  27. Trois ans de travail pour « l’Or de Moscou »[22]
  28. 'Ametsek ez dute kartzelarik' lehen poema liburua kaleratu du Juanma Sarasolak[23]
  29. Juanma Sarasolak 'Ametsek ez dute kartzelarik' olerki bilduma plazaratu du [24]
  30. Juanma Sarasolaren kantu-hitzak[25][Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]