Judith eta Holofernes (Caravaggio)

Koordenatuak: 44°57′31″N 93°16′24″W / 44.9586°N 93.2732°W / 44.9586; -93.2732
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Caravaggioren margolanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Judith eta Holofernes (argipena)».
Judith eta Holofernes (Caravaggio)
Jatorria
Sortzailea(k)Caravaggio
Sorrera-urtea1599
IzenburuaGiuditta e Oloferne
MugimenduaBarrokoa
KomisarioaOttavio Costa (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak145 (altuera) × 195 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaJudithen liburua
Iconclass71U4273
Kokapena
LekuaBarberini jauregia
BildumaGalleria Nazionale d'Arte Antica (en) Itzuli
Inbentarioa2533
Koordenatuak44°57′31″N 93°16′24″W / 44.9586°N 93.2732°W / 44.9586; -93.2732
Map
Argumentu nagusiaJudith and Holofernes (en) Itzuli

Judith eta Holofernes (italieraz Giuditta e Oloferne) Caravaggiok 1602 inguruan egindako margolana da, non agertzen baita nola mozten dion burua Judithek Holofernes jeneral asiriarrari. Judithen liburuak kontatzen du Judithek, bere herriaren zerbitzuan, Holofernes seduzitu eta mozkortu zuela, gero hiltzeko. Margolana galduta egon zen eta 1950ean aurkitu zen berriz. Egun Erroman dago, Galleria Nazionale d'Arte Antica museoan.

Caravaggiok unerik dramatikoena aukeratu zuen oihal gainean islatzeko, burua moztearena, alegia. Argiak albo batetik jotzen ditu hiru irudiak, efektismoz, atzealde beltzaren kontrastean. Judith eta Abra neskamea eskuinaldean daude, partez Holofernesen gainean. X izpiek erakutsi dute Caravaggiok Holofernesen burua tokiz aldatu zuela lanean aritzen zela, bularraldetik aldenduz eta eskuinaldera eramanez pixka bat. Hiru pertsonaien aurpegieran ikusgai dago nolako maisutasunez gauzatzen zituen Caravaggiok gizakien emozioak. Judithenak, zehazki, erabakimena eta higuina erakusten ditu.

Ustezko bigarren bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pintura hau 2014an aurkitu zen Tolosa Okzitanian. Zenbaiten ustez, Caravaggioren bigarren bertsioa litzateke. Frantziako Gobernuak margolana esportatzeko debekua ezarri zuen, eta azterketak egin zitzaizkion jakiteko benetakoa zenetz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]