Judu auzia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Judu auzia, judu arazoa ere deitua, eztabaida zabala izan zen XIX. eta XX. mendeko Europan, juduen estatus eta tratamendu egokiari zegokiona. Eztabaida, beste "auzi nazional" batzuen antzekoa zena, juduek gizartean gutxiengo gisa duten estatus zibil, juridiko, nazional eta politikoaz jorratu zuen, batez ere Europan XVIII., XIX., eta XX. mendeetan.

Eztabaida juduen emantzipazioarekin hasi zen Europako mendebaldeko eta erdialdeko gizarteetan Argien Garaian eta Frantziako Iraultzaren ostean. Eztabaidaren gaiak judu ezintasun juridiko eta ekonomikoak (hala nola judu kuotak eta segregazioa), juduen asimilazioa eta judu ilustrazioa izan ziren.

1880ko hamarkadatik aurrera mugimendu antisemitek erabili izan dute esamoldea, eta "Judu auziaren azken irtenbidea " nazien esaldiarekin amaitu da. Era berean, aberri judu autonomoa edo estatu judu burujabea ezartzearen aldekoek eta aurkariek erabili zuten esamoldea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]