Juduen erritu bainuak Baionan
Juduen erritu bainuak Baionan | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Baiona |
Koordenatuak | 43°29′45″N 1°28′10″W / 43.495942°N 1.469406°W |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA64000086 |
Kontaktua | |
Helbidea | 32 rue de la République |
Juduen erritu bainuak (frantsesez: Bains rituels juifs) edo Mikve Baionako Santizpirita auzoan gordetzen den eraikin historikoa da. Mikvea judaismoak agintzen dituen garbiketa-bainuak egiten diren espazioa da; pertsona bat erabat urperatu daitekeen ur-edukiontzi bat behar izan du.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikina Errepublikako plazaren 32an dago eta judu herriaren presentzia historikoaren testigantza aberatsa eskaintzen du. 2014tik monumentu gisa sailkatuta dago eta 2022tik arkitektura ondare gisa babestuta.[1] Bainua etxe partikular zahar bateko lehen solairuan dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVI. mendearen hasieran Santizpirita auzoan ezarritako familia judu espainiar-portugesen presentziaren lekuko dira bainu hauek. testuek frogatzen dute 1752tik etxe-multzoaren berreraikitze datatik daudela, baina etxe horiek birmoldatu besterik ez baziren, bainuak oso lehenagokoak izan daitezke. Bainuak euri urek eta aldameneko muinoko iturri batek elikatzen zuten. Mikveh gela zabala da. Bertan 1,34 m-ko sakonera duen abluzio-putzu bat eta ur depositu bat daude. Bi putzuak lurrean zulatu zituzten.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Eraikina POP webgunean.