Mikve

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kataluniako Besalú herriko mikvea.
Mikve moderno bat.

Mikvea edo mikva (hebreeraz: מִקְוֶה / מקווה‎) judaismoak agintzen dituen garbiketa-bainuak egiten diren espazioa da; pertsona bat erabat urperatu daitekeen ur-edukiontzi bat behar izan du. Mikve ezin da ur geldiarekin beteta egon, ur korrontea izan behar du: euri-ura, ibai edo iturburu batekoa.[1] Mikve historikoekin batera badira beste batzuk garaikideak.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonek zein emakumeek erabil dezakete, baina gaur egun emakumeek bakarrik dute Mikve erritualki erabiltzeko betebeharra; hori egiten dute hilekoaren ziklo bakoitza amaitu eta 7 egunera. Gizon batzuek Mikve bakarrik erabiltzen dute Yom Kippur bezperan, Pekamenaren Egunean.

Hasidismoren jarraitzaile ultraortodoxoek, aldiz, egunero erabiltzen dute.

Mikveak munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan 354 mikve inguru daude, horietatik Frantziak hirurogeita hamar baino gehiago ditu, bakarrik Paris inguruan berrogeita hamar. Bestalde, Ipar Amerikan 375 inguru daude, ia ehun Erdialdeko Amerikan, hogei bat Afrikan eta 16 Ozeanian. Argentinan 14 daude. Espainian, 7 bakarrik daude, eta 2 Portugalen.[2]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrelako bainu historikoak ez dira ia gelditzen gure artean. Salbuespena Baionakoa da, XVII. - XVIII. mendekoa.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]