Julián García Valverde
Julián García Valverde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1946ko martxoaren 20a (78 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, enpresaburua eta ekonomialaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Julián García Valverde (Madril, Espainia, 1946ko martxoaren 20a -) espainiar politikari eta ekonomista da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomia-ikasketak egin zituen, eta Espainiako Administrazioan sartu zen: Estatuko Ekonomisten Taldeko teknikaria izan zen 1976-1982 bitartean, batez ere industria- eta energia-alorreko enpresetan. Bere alderdiak, Alderdi Sozialistak, 1982an hauteskundeak irabazi ondoren, Industriako Institutu Nazionaleko presidenteorde izendatu zuten, eta Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeko beharrezko ziren industria-birmoldaketetan parte hartu zuen (Mediterraneoko Labe Garaiak, ontzigintza...). 1985ean RENFEren presidente hautatu zuten.
1991n, Gobernu berria osatzean, Felipe González presidenteak Osasun-ministerioko buru izendatu zuen, bertako finantza-arazoak konpontzeko asmotan, baina urte hartan bertan, RENFEko lursail batzuen salmenten irregulartasunaren arazoa argitara atera, eta 1992an Espainiako Diputatuen Kongresuan agertu behar izan zuen, azalpenak ematera. Lursailen esleipen-moduak argi geratu ez ziren arren, eta Gobernuko presidentearen babesa izan arren, urte hartan bertan dimisioa eman zuen, hedabideen presioa zela-eta. Espainiako gobernuak Londresko Enbaxadako merkataritza gaietarako aditu izendatu zuen.
2006an Madrileko Auzitegi Probintzialak RENFEko auzian errugabetzat jo zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.