Edukira joan

Julia Flavia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia Flavia

Bizitza
JaiotzaErroma, 63
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, 91 (27/28 urte)
Heriotza modua: arazo puerperala
Familia
AitaTito
AmaMarcia Furnilla
Ezkontidea(k)Titus Flavius Sabinus (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaFlaviar leinu
Flavii Sabini (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Julia Flavia (64ko irailaren 1391)Tito enperadorearen alaba bakarra izan zen, Marcia Furnillarekin izan zuen bigarren ezkontzaren fruitua.

Haurra zenean gurasoak banandu ziren; ezkontza hauste horren arrazoia amak Neron enperadorearen etsaiekin kontaktuan jarri zela. 65. urtean Gaio Kalpurnio Pisoren konspirazioak porrot egin zuen eta, ondoren, Martzia Furnillaren familia behera etorri zen. Juliaren aita, Titok, konspirazio horrekin ez zuen ezer jakin nahi izan eta Marciarekin puskatu zuen. Julia bere aitarekin bizi izan zen Erroman. Titok Jerusalem konkistatu zuenean, haurrak sei urte zituen.

Urteak aurrera, Titok ezkontzeko neska gaztea bere anaia Domizianori eskaini zion baina honek ez zuen onartu; ordurako Domitia Longinarekin maiteminduta baitzegoen eta, azkenik, harekin ezkondu zen. 82. urtean Julia Tito Flavio Sabino kontsularekin ezkondu zen. Dirudienez, ordurako, gaztea Domizianok erakarrita zegoen.

Aita eta senarra hil zirenean, Dion Kasioren arabera,[1] Domiziano berarekin bizi izan zen, harreman hori gehiegi ezkutatu gabe. Azkenik, Domiziano Domizianarekin adiskidetu zen, herriak horrela eskatzen baitzuen, baina hala ere Juliarekin harremanetan jarraitu zuen. Harreman horren ondorioz, haurdun gelditu zen baina abortu bat izan zuen eta hil egin zen. Zurrumurru askoen arabera, abortu hori norbaitek eragindakoa izan zen. Emakumea jainkotua izan zen eta Domiziano hil egin zenean, inude batek haien errautsak Juliaren errautsekin nahastu egin zituen Flavioko tenpluan.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kasio, Dion. Historia de Roma. , LXVII,67.3 or..
  2. Los Doce Césares,Domiciano. , 17.3 or..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julia Flavia Aldatu lotura Wikidatan