Tito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau erromatar enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tito (argipena)».

Tito Flavio Vespasiano[1] (latinez: Titus Flavius Vespasianus; Erroma, 39ko abenduaren 30a - Cotilia, 81eko irailaren 13a) Antzinako Erromako enperadorea izan zen 79tik hil zen arte.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estreinako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vespasiano eta Flavia Domitila Maiorren lehen semea izan zen Tito. 61ean, Britainiako tribuno militarra izan zen. Vespasianorekin, juduen matxinada zapuztera uztera joan zen 67an.

69an, Lau enperadoreen urtean, Vespasiano Erromara enperadore titulua aldarrikatzera itzuli zenean, Tito Judean geratu zen matxinadari aurre egiteko. 70ean, lau legiok Jerusalem arpilatu zuten: Tenplua birrindu eta jende asko hil eta erbesteratu zuten.

Erroman harrera beroa eman zioten eta haren omenez arku bat eraiki. Kontsula ez ezik, Pretoriar Guardiaren burua ere izendatu zuten, horrela leial egon zedin.

Agintean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titok aitari jarraitu zion inperioaren buruan 79an. Senatari batzuk horren kontra zeuden, ordea, haren emazte Berenize Kleopatra bezalakoa zelakoan. Nolanahi ere, biziki maitatua zen Berenize. Titok traizio-epaiketak geldiarazi eta herriak gorrotatutako salatariak zigortu zituen. Eraikitzeari ere ekin zion: termak, Koliseoa bukatu zuen eta, 80an, Erromak su hartu zuenean, dirutza gastatu zuen kalteak jasan zituztenen alde.

Agintean bi urte zeramatzala, sukarrak hil zuen, agian medikuak pozoituta, Domiziano haren anaia enperadore izan zedin; izan ere, boterean hark jarraitu zion. Titoren ospeak gora egin zuen, anaiarenaren aldean. Hurrengo enperadoreen eredu bilakatu zen eta Senatuak jainko izendatu zuen.

Talmudaren arabera, juduen tenplua suntsitutakoan, eltxo batek heldu zion eta min sekretua egin: min hil akabatu zuen Tito azkenean, haren gaiztakerien ordainetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tito Aldatu lotura Wikidatan