Domiziano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Domiziano


Erromatar enperadorea

81eko irailaren 14a - 96ko irailaren 18a
Tito - Nerva
Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTitus Flavius Domitianus
JaiotzaErroma51ko urriaren 24a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma96ko irailaren 18a (44 urte)
Hobiratze lekuaErromatar Errepublika
Heriotza moduagiza hilketa: labankada
Familia
AitaVespasiano
AmaDomitila Nagusia
Ezkontidea(k)Domitia Longina
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaFlaviar leinu
Flavii Sabini (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Publius Papinius Statius (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Find a Grave: 34795131 Edit the value on Wikidata

Domiziano[1] (latinez: Titus Flavius Domitianus; 51ko urriaren 24a - 96ko irailaren 18a) Flaviar leinuko azken enperadorea izan zen, 81etik hil zen arte.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroman jaio zen Domiziano. Goi mailako gazte baten heziketa jaso zuen. Erretorika eta literatura ikasi zituen. Suetonioren arabera, nerabe ikasia eta elkarrizketa dotorekoa zen Domiziano. Titok ez bezala, ez zuen Vespasiano aitaren kanpainetan parte hartu.

Vespasiano enperadore bihurtzerakoan, Senatuan Flaviar leinuko lehen ordezkaria izan zen, aita eta anaiak iritsi baino lehen.

70ean Domitia Longinak dibortziatzea lortu zuen Domizianok. Berarekin ezkondu zen eta bikote bitxia osatu zuten. Domiziano gonazale porrokatua izan arren, Domitia ez zen jeloskor. Are gehiago, iturri batzuek diotenez, senarrarekin bat egiten zuen maitaleengan zihoazela. Bi seme-alaba izan zituzten, baina gazte hil ziren biak.

Bigarren semea izanda, Domizianok ez zeukan ardurarik. Ohorezko kargu batzuk izan zituen, baina batek ere ez zion botererik eman. Titoren agintaldian egoerak berdin jarraitu zuen. Hala ere, Domizianok bere handinahiak zituen. Tito hiltzen ari zela, oinordeko izendatzea eskuratu zuen Pretoriar Guardiari esker.

Agintean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernarik kaskarra zela hasiera-hasieratik erakutsi zuen Domizianok. Ekonomiak behera egin zuen eta zergak gora. Herriaren mirespena lortzeko nahian, dirutza gastatzen zuen obra publikoetan. Erromak oraindik jasotzen zituen Neronen garaiko sutearen ondorioak.

85ean, bere burua behin betiko zentsore izendatu zuen. Erromatarren morala eta jokabidea ikuskatu nahi zituen. Bere morala, ordea, ereduetatik urrun zegoen. 83rako, biek sortutako eskandaluek bikote inperiala apurtu zuten. Domitia eta maitalea elkarrekin atzemanda, dibortzioa eta Domitiaren erbesteratzea eskuratu zuen Domizianok. Maitalea hil egin zuten. Titoren alabarekin maitemindu zen orduan Domiziano, baina erditzen ari zela, hil zen. Geroztik, Domitia bueltatu zen Jauregi Inperialera, Domiziano harekin berriro ezkondu ez bazen ere.

Domizianoren grina nagusiak artea eta jokoak ziren. Kapitoliko Jokoak asmatu zituen. Joko Olinpikoetan bezala, mundu guztietako atletek parte hartzen zuten lau urte oro, Domizianok bidaia ordaindu behar bazien ere. Gladiadoreen ikuskizunetan, berrikuntzak ekarri zituen: nanoen edo emakumezkoen borrokak esate baterako.

Agintaldiaren azken urteetan bere ankerkeria erakutsi zuen Domizianok. Juduak eta kristauak jazarri zituen. Jazarpen-paranoia garatu zuen Domizianok berak. Aristokraziari beldur zionez, Senatuari botere guztiak kendu zizkion.

96ko irailean erail zuten Domiziano, senatariek, Pretoriar Guardiak eta Domitiak osatutako konspirazio batean. Domizianoren ondorengoa Senatuak hautatu zuen: Nerva.

Domiziano eta kristauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar guztiek Domizianoren Kultua gurtu behar izan zuten, enperadorearekiko leialtasuna frogatzeko. Kristauen dotrinak idolo faltsuak gurtzea debekatzen duenez, kristauek muzin egin zioten ohitura inperial honi.

Kinka larri horretan, kristau asko kristautasuna uzteko zorian egon zen. Hori zela eta, Patmoseko Joanek Apokalipsia idatzi zuen, hainbat autorek diotenez. Kristauei oroitarazi zien Salbatzailea berriro etortzekoa zela, fidelak saritzera eta traidoreak zigortzera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Domiziano Aldatu lotura Wikidatan