Julia Marino (eskiatzailea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia Marino (eskiatzailea)
Bizitza
JaiotzaBahía Negra1992ko apirilaren 14a (32 urte)
Herrialdea Paraguai
Hezkuntza
HeziketaArlington Catholic High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile akrobatikoa

Facebook: juliamarinoski Twitter: julia_marino Instagram: juliamarino__ Edit the value on Wikidata

Julia Marino (Bahía Negra, Paraguai, 1992ko apirilaren 14a) estatubatuar herritartasuna duen paraguaitar eskiatzaile akrobatikoa da, halfpipe eta slopestyle diziplinetan lehiatzen dena. Sotxiko 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Paraguai herrialdea ordezkatuz; horrenbestez, neguko olinpiar joko batean Paraguai ordezkatu zuen lehen kirolaria bihurtu zen.[1][2]

Paraguain jaio bazen ere, zortzi hilabeterekin Ameriketako Estatu Batuetako familia batek adoptatu zuen eta harrezkero AEBtan bizi da. Bere ekimenez Paraguai ordezkatzea erabaki zuen, Paraguaiko agintarien eta Olinpiar Batzorde Nazionalaren laguntza lortuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Julia Marino pondrá bandera paraguaya en Sochi 2014» Paraguay.com 2013-11-20 (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  2. (Gaztelaniaz) «El sueño de Julia Marino se evaporó en dos saltos» ABC Color 2014-02-11 (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]