Julia Petxonkina

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Julia Petxonkina

Bizitza
JaiotzaKrasnoiarsk1978ko apirilaren 21a (46 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Hezkuntza
HeziketaState University of Non-Ferrous Metals and Gold (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria
Atletismoa
Kirol diziplinak abiadura-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua66 kilogramo
Altuera176 zentimetro

IAAF: 14298763 Edit the value on Wikidata

Julia Sergueievna Petxonkina, ezkongaitan Nosova, errusieraz Юлия Серге́евна Печёнкина (Krasnoiarsk, Errusia, 1978ko apirilaren 21a) errusiar atleta da, 4x400 metroko hesi-lasterketan eta 4x400 metroko erreleboetan espezialista. Bi aldiz lortu du mundu-mailako txapelduna izatea.[1] 2003. urtean 400 metroko hesi-lasterketan 52,34 segundutako errekorra egin zuen eta 2019ra arte mantendu zuen. Dalilah Muhammad estatubatuarrak gainditu zuen.[2][3][4][5][6][7]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko Helsinkiko (Finlandia) munduko txapelketan irabazi zituen urrezko bi domina: 400 metroko hesietan, txapelketetan errekorra izan zen 52,90 segundoko denborarekin, eta Lashinda Demus eta Sandra Glover estatubatuarren aurretik geratu zen. 4x400 metroko erreleboetan, berriz, 3:20,95 segundoko denborarekin, jamaikarren eta britainiarren aurretik geratu ziren. Proba horretan taldekide izan zituen Olesia Krasnomovents, Natalia Antiuj eta Sveltana Pospolova.

Gainera, zilarrezko hiru domina eta brontzezko beste bi irabazi zituen, bi proba horietan, Edmonton 2001, Paris 2003 eta Osaka 2007 munduko txapelketen artean.

31 urte zituela, osasun arazoak tarteko, erretiratu egin zen.[3][4]

Nazioarteko Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiaren ordezkari
Urtea Txapelketa Lekua Postua Proba Oharrak
1996 Munduko Junior Txapelketa Sydney, Australia 400 metro hesi DNF
6.a 4 × 400 metro errelebo 3:37.34
2000 Olinpiar Jokoak Sydney, Australia 16.a (sf) 400 metro hesi 56.58
2001 Munduko barruko Txapelketa Lisboa, Portugal 1.a 4 × 400 metro errelebo 3:30.00
Munduko Txapelketa Edmonton, Kanada 2.a 400 metro hesi 54.27
3.a 4 × 400 metro errelebo 3:24.92
2002 Europako barruko Txapelketa Viena, Austria 5.a 400 metro 52.91
2003 Munduko barruko Txapelketa Birmingham, Erresuma Batua 1.a 4 × 400 metro errelebo 3:28.45
Munduko Txapelketa Paris, Frantzia 3.a 400 metro hesi 53.71
2.a 4 × 400 metro errelebo 3:22.91
2004 Olinpiar Jokoak Atenas, Grezia 8.a 400 metro hesi 55.79
2005 Europako barruko Txapelketa Madril, Espainia 1.a 4 × 400 metro errelebo 3:28.00 CR
Munduko Txapelketa Helsinki, Finlandia 1.a 400 metro hesi 52.90
1.a 4 × 400 metro errelebo 3:20.95
Munduko Atletismo Finala Monte Carlo, Monako 2.a 400 metro hesi 53.80
2007 Munduko Txapelketa Osaka, Japonia 2.a 400 metro hesi 53.50

Naziokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste pro hauetan:[8][9]

  • Errusiako Atletismo Txapelketa
    • 400 metro hesi: 2003, 2004, 2005
  • Errusiako barruko Atletismo Txapelketa
    • 400 metro: 2002

Marka pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 400 metro- 53.22 s (2001)[3]
  • 400 metro hesi- 52.34 s (2003)[3]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Yerino-n urtero bere izeneko sariak daude, Julia Petxonkina Sariak izenburupean.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Yulia Pechenkina. .
  2. «Olympedia – Yuliya Nosova-Pechonkina» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  3. a b c d [https://www.marca.com/2009/09/28/atletismo/1254151115.html «La rusa Pechonkina se retira a los 31 a�os - MARCA.com»] www.marca.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  4. a b (Ingelesez) » LA ATLETA RUSA YULIA PECHONKINA PONE FIN A SU CARRERA EN LAS PISTAS. (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  5. (Ingelesez) Hurdler Pechonkina to miss Berlin. 2009-08-08 (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  6. (Ingelesez) Illness ends Pechonkina's career. 2009-09-28 (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  7. «RusAthletics - Russian Athletics» eng.rusathletics.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  8. «Russian Championships» www.gbrathletics.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  9. «Russian Indoor Championships» www.gbrathletics.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  10. (Gaztelaniaz) «Yuliya Pechonkina – Edad, Cumpleaños, Biografía, Hechos y Más – Cumpleaños Famosos el 21 abril - CalendarZ» www.calendarz.com 2024-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]