Krasnoiarsk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Krasnoiarsk
Errusiako udalerria
Krsnrsk.jpg
Krasnoiarsk bandera

Krasnoiarsk armarria

Administrazioa
Estatua  Errusia
Subjektua Krasnoiarsk kraia
Barrutia Siberia
Geografia
Koordenatuak 56° 01′ 00″ N, 92° 52′ 00″ E / 56.016666666667°N,92.866666666667°E / 56.016666666667; 92.866666666667Koordenatuak: 56° 01′ 00″ N, 92° 52′ 00″ E / 56.016666666667°N,92.866666666667°E / 56.016666666667; 92.866666666667
Rayons of Krasnoyarsk.svg
Krasnoiarsk hemen kokatua: Errusia
Krasnoiarsk
Krasnoiarsk
Demografia
Biztanleria 973.826 biztanle
Eremua 359,3 kilometro koadro
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 391
Ordu-eremua KRAST (UTC+08:00)
Webgune ofiziala


Krasnoiarsk[1] (errusieraz Красноярск) Errusiako erdi-ekialdeko hiria da, Krasnoiarsk kraiko zentro administratiboa. Jenisei ibaiaren bi ertzeetan hedatzen da eta Transiberiarrak zeharkatzen du[2]. 2010ko erroldaren arabera, hiriak 973.826 biztanle zituen[3]. Siberiako hirugarren hiririk handiena da, Novosibirsk eta Omsken ondotik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krasnoiarsko erdigunea goitik ikusita.

Jenisei ibaiaren ertzean dago, erdialdeko Siberian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan eraiki zuten errusiarrek Krasni Iar izeneko gotorlekua 1628an, eta kolonizazio prozesua areagotu zen XVIII. mendearen bukaeratik aurrera. Urrea aurkitu zuten inguruetan XIX. mendean eta Siberian barnako burdinbidea iritsi zen bertara 1890. urtean. 1960. urtean, munduko indar etxe handienetako bat eraiki zuten Krasnoiarsketik 35 kmra.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura, administrazio eta industria hiri garrantzitsua da. Mekanika, kimika, janari eta zur industria nabarmentzen dira. Ibai portua eta ontziolak daude, eta garrantzi handiko zentral hidroelektrikoa. Siberia zeharkatzen duen burdinbideko geltoki nagusienetako bat du.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Krasnoyarsk)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 6.0 8.5 17.9 31.4 34.0 34.8 36.4 35.1 31.3 24.5 13.6 8.6 36.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -11.4 -8.0 -0.2 7.8 17.1 22.4 24.8 21.8 14.4 6.4 -3.4 -9.4 6.9
Batez besteko tenperatura (ºC) -15.5 -12.8 -5.7 2.0 10.4 15.9 18.7 15.7 8.9 2.0 -7.2 -13.4 1.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -52.8 -41.6 -38.7 -25.7 -11.2 -3.6 3.3 -0.5 -9.6 -25.1 -42.3 -47.0 -52.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -19.2 -16.9 -10.1 -2.6 4.7 10.3 13.4 10.8 4.8 -1.6 -10.6 -17.1 -2.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 18 13 16 32 45 63 76 67 50 43 38 30 491
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 5 4 5 7 9 9 10 10 9 10 10 8 96
Hezetasuna (%) 75 72 66 59 56 65 72 75 75 71 75 75 69
Iturria: [4]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krasnoiarsk ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Krasnoiarsk Aldatu lotura Wikidatan