Edukira joan

Julian Buztintza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julian Buztintza
Bizitza
JaiotzaBilbo1827ko abuztuaren 1a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaRosario1888ko ekainaren 12a (60 urte)
Hobiratze lekuaEl Salvador Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta lur-neurtzailea

Julian Luis Bustintza Ubiritxaga (Bilbo, 1827ko abuztuaren 1a - Rosario, 1888ko ekainaren 12a) Argentinan lur-neurtzaile eta politikari ezaguna izan zen.

Bilbon jaioa, 1854an Argentinara emigratu zuen. Rosarion kokatu zen eta lur-neurtzaile bezala lan egin zuen. Aktibitate horretan prestigio handia lortu zuen; hau ikusteko datu bat emango dugu: “Bustintzako kana” luzera neurtzeko neurria onartu zen.[1] [2]Besteak beste, kana hauek ezagutzen ziren:

  • Buztintzako kana: 0.84868 m
  • Gaztelako kana: 0,836 m
  • Argentinako kana: 0,866 m
  • Rosarioko kana: 0,862 m

Urte haietan Rosariotik Cordobarako Ferrocarril Central Argentinoren trenbidea egiteko lurren neurriak hartu ziren, ondoren desjabetzeak egiteko. Helburu horrekin Bustintzak txosten sakona prestatu zuen.

Politikan, 1860an Rosarioko ordezko zinegotzi bezala aukeratu zuten. Urte haietan hiriak 10.000 biztanle inguru zituen bakarrik.

1868an Clodomira Larrechearekin ezkondu zen. Familia hau ere jatorri euskalduna zuen eta prestigio handia zeren eta Clodomira Pedro Tomás de Larrechearen (1776-1858) alaba baitzen, Santa Fe probintziako behin-behineko gobernadorea izan zena. Seme-alabarik ez zuten izan.

Bustintzak dirua egin zuen eta horri esker kolonizatzeko lurrak erosi zituen. Horrela, kolonia batzuk sortu zituen: Bustinza (1874) eta Santa Teresa (gaur egun Totoras barrutia) (1875).[3] Geroago beste bi sortu zituen: Clodomira (1879), bere burua Pujato zena, eta Piamonte (1886). Baina 1870. hamarkadan krisialdi gogorra sortu zen eta horrek arazo ekonomikoak eragin zizkion.

1888ko ekainaren 12an hil zen. Haren gorpuzkinak Rosarioko El Salvador hilerrian daude. Bere ondare guztia emaztearentzat izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]