Edukira joan

Juncal Alzugaray Zurimendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
(«Juncal Alzugaray» orritik birbideratua)
Juncal Alzugaray Zurimendi
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1981eko ekainaren 7a (45 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Pontifize Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfisioterapeuta eta Osteopatia

Instagram: spelvico LinkedIn: juncal-alzugaray-zurimendi-920339268 Edit the value on Wikidata

Juncal Alzugaray Zurimendi (Bilbo, Bizkaia, 1981eko ekainaren 7a) fisioterapeuta eta osteopata da. Helburu didaktikoa duen "Alooa" izeneko bulba edo baginaren eredu hipererrealista sortu zuen 2022an.

10 urterekin artista eta ile-apaintzaile izan nahi zuen arren, handitan fisioterapia ikasi zuen Madrilen. Asko gustatzen zaio ikastea, eta ikastaro asko egin ditu fisioterapiari buruzkoak zein bestelakoak. Pianoa jotzen ere ikasi zuen, hainbat abesbatzatan abestu du (kontraltoa da), musika talde ezberdinetan, tarteka dantza, zinema eta antzerkia egin du. Bi haurren ama da, Peio eta Mirenena.1700 biztanleko herri batean bizi da, Gordexolan (Bizkaia).[1]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelbis-zoruaren fisioterapian eta sexologian aditua da. Konpromiso sendoa du "emakumeen osasunarekin, ongizatearekin eta powerarekin, emakumeen alderdirik pelbikoenarekin eta sexyenarekin".[2]

Bere ibilbide profesionalaren mugarririk handiena Chicagora joatea eta bertako unibertsitatean zoru pelbikoari buruzko hitzaldi bat ematea izan zen.[1]

2022an Helburu didaktikoa duen "Alooa" izeneko bulba edo baginaren eredu hipererrealista aurkeztu zuen Gordexolako Komentu Maitian.[3] Sexu heziketaz gain, emagin eta ginekologoak formatzeko ere balio duena. Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekintzaile programaren finantziazioa izan zuen.[4][5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 «JUNCAL ALZUGARAY — PELVIClub | El club más «pélvico» de la galaxia.» pelviclub.com (kontsulta data: 2023-01-02).
  2. ↑ «Juncal Alzugaray crea la web definitiva para "autocoñocerse"» Ecuador Etxea 2020-11-04 (kontsulta data: 2022-11-14).
  3. ↑ «StackPath» fotos.europapress.es (kontsulta data: 2022-11-14).
  4. ↑ «Juncal Alzugaray: "Autocoñocerse" es quererse - Onda Vasca» www.ondavasca.com (kontsulta data: 2023-01-02).
  5. ↑ Lago, Concha. (2022-11-27). «Nace la primera ‘vagina euskaldun’» Deia (kontsulta data: 2023-01-02).
  6. ↑ «Mi Suelo Pélvico» misuelopelvico (kontsulta data: 2022-11-14).[Betiko hautsitako esteka]
  7. ↑ «Todos los libros de la editorial Juncal Alzugaray Zurimendi» www.todostuslibros.com (kontsulta data: 2023-01-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]