Edukira joan

Euskal Irrati Telebista

Wikipedia, Entziklopedia askea
EiTB» orritik birbideratua)
Euskal Irrati Telebista
Datuak
Izen ofiziala
Euskal Irrati TeleBista
Izen laburraEITB
Motakomunikabidea, irrati-telebista publikoa, negozioa, erakundea, egunkaria, Marka, irrati-estazioa, telebista eta webgunea
Jarduera sektoreahedabidea, kazetaritza eta teledifusioa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1982ko maiatzaren 20a
SorlekuaBilbo
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: eitb Twitter: eitbeus Instagram: eitb Telegram: eitb_noticias Youtube: UCOHCRQDAr9HC5d59XvziJFQ Edit the value on Wikidata
EITBren antzinako EITB Iurretako egoitza

Euskal Irrati Telebista (EITB) Euskal Autonomia Erkidegoko telebista eta irrati publikoaren erakundea da, euskara normalizatzeko helburuarekin 1982an Eusko Jaurlaritzak sortua. Eusko Legebiltzarraren agindupean dago. EITB Mediaren bidez jarduten du telebistan, irratian eta interneten.

Izenean euskal dioen arren, emanaldi guztiak ez dira euskaraz, ETB 2, Radio Euskadi eta Radio Vitoria gaztelaniazkoak baitira osorik; eta ETB 4, ETB Basque eta EITB Musika kateetan, berriz, euskara eta gaztelania tartekatzen dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko erakundea da, baina haren kateek Iparralderako eta Nafarroa Garairako ere emititzen dute.

Gaur egun enpresa talde bat da, zeina hurrengo hauek osatzen duten:

  • EITB: talde osoaren zerbitzu amankomunak hartzen ditu barnean. Haren "bidaltzaile" nagusia Bilbon (Bizkaia) kokaturik dago, Bilboko Erakusketa Azoka izandakoa zegoen Bami eraikinean. Gainera, saioak ekoizteko zentro bat du EITB Donostiako Miramon auzoan.
  • EITB Media S.A.U.: EITBren jabetzako sozietate anonimoa da. 2021ean sortu zen Euskal Telebista S.A.U., Eusko Irratia S.A.U., Radio Vitoria S.A.U. eta EITBnet S.A.U. fusionatu ondotik.[1] Telebista, irrati eta interneteko negozio-unitateak barnebiltzen ditu:
    • Telebista: saioen ekoizpena bultzatu eta seinalea emititzen du. Donostiako Miramon auzoan ekoizpen zentro bat dauka, zeinak estudio eta plato batzuk dauzkan, hala nola produkzio-ondoko eta grafismorako gela batzuk. Bilbotik emititzen da (saioak eta albistegiak). Han, bi estudio daude, bat 250 metro koadroko plato batekin eta 150 metro koadroko beste batekin. Berriemaileak ditu Bilbon, Gasteizen, Donostian, Baionan, Iruñean, Bartzelonan, Madrilen, New Yorken, Ekialde Hurbilean eta Bruselan. Bilbotik bost telebista kanal emititzen dira:
      • ETB 1: Euskal Telebistaren lehen katea da eta euskaraz hutsean emititzen du. 1982ko abenduaren 31n hasi zen emititzen Carlos Garaikoetxea lehendakariaren mezu batekin.
      • ETB 2: Bigarren katea da eta gaztelaniaz emititzen du.
      • ETB 3: 2008. urtean martxan jarri zen hirugarren katea, euskara hutsezko bigarrena, hasiera batean gazteei eta eduki kulturalei zuzendua, gaur egun gehienbat haurrentzako kanala da, 3 kluba haurrei zuzenduako bloke nagusia dauka.
      • ETB 4: 2011n sortu zen ETBk izenarekin, kirol emanaldiak euskaraz emateko zeregin nagusiarekin. 2014ean izena eta izaera aldatu eta elebidun bihurtu zen. Egun, eduki zaharragoen errepikapenak ematen ditu.
      • ETB Basque (mundu osorako emititzen ditu ETB1, ETB2 eta ETB3ren eduki onenak). 2021ean sortu zen ETB Sat eta Canal Vasco fusionatuta.
    • Irratia:
      • Radio Euskadi: Bilbotik eta gaztelaniaz emititzen duen irrati orotarikoa da.
      • Euskadi Irratia: Donostiatik eta euskaraz emititzen duen irrati orotarikoa da.
      • Gaztea: Donostiatik euskaraz emititzen duen gazteentzako irrati-formula musikala.
      • EITB Musika: Musika, kultura eta ekitaldi bereziak ardatz dituen irratia, modu digitalean emititzen duen lehenengoa EITBn. Euskaraz ematen ditu saioak.
      • EITB Euskal Kantak: internet bidez emititzen duen irrati formula, euskarazko musika eta kantei eskeinia.
      • Radio Vitoria: Gasteizen kokaturikoa, Eusko Jaurlaritzak eskuratu zuen EITB Taldea sortzeko. Arabako lurralde osorako emititzen du gaztelaniaz.
    • Internet: Interneteko edukiak zabaltzeko eta webguneak sortzeko eta mantentzeko esleituta dago. 2004. urtean sortu zen. EITBNetenpresaren egoitza Zamudioko (Bizkaia) Teknologi Parkean zegoen, baina 2021etik EITB Media matrizearen parte da. Honen barne zerbitzu hau eskaintzen du:
      • eitb.eus, EITBren ataria da Interneten. Gaztelaniazko, euskarazko, frantsesezko eta ingelesezko bertsioak dauzka.

Euskal Irrati Telebista, Televisión Españolaren atzetik, estatuko telebista katerik zaharrena da; frankismoaren garaian euskarak jasan zuen atzerakadaren erruz, gure hizkuntza ahul zegoen. Hala, demokrazia iristean eta Eusko Alderdi Jeltzalea legeztatzean, euskara indartu eta normalizatzeko plana prestatu zuen. Bertan, berebiziko garrantzia zuten komunikabideek, bereziki, irrati eta telebistak. Ondorioz, 1977ko hauteskunde orokorretarako programan, EAJtak euskal irrati-telebista publikoaren sorrera zeraman programan, eta bi urteren buruan, jeltzaleen eskakizuna jaso egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan. 1980. urtean EAJk hauteskunde autonomikoak irabaztean, EITBren sorrera martxan jarri zen Ramon Labaien kultura sailburuaren gidaritzapean.

Egitasmoa abian jartzea ez zen zailtasunik gabea izan, hala teknikoak nola politikoak. Espainiako Gobernuak askotariko trabak jarri zituen proiektua aurrera atera ez zedin, horretarako kontzeptualki zein teknikoki oztopoak jarriz, hala nola, seinalea igortzeko bitarteko teknikoak Bidasoako mugan atxikiz, azken une arte. Guardia Zibila ETBren instalazioetara bidaltzeko mehatxua ere egin zitzaion Labaien kultura sailburuari. PSOEko gobernuaren etorrerak ETBri buruzko tentsio politikoa zertxobait baretu zuen.

Alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak Iurretan utzitako lurzoru batzuetan instalazioak eraikitzen hasi ziren, garaiko teknologia puntakoenarekin: espainiar estatuan lehendabizikoz matrize kommutatzaileak erabili ziren edota Umatic magnetoskopioak. Bestetik, Labaienek berak Irrati-Telebista eskola sortu zuen Donostian kazetari eta aurkezleak prestatzeko, eta Jaurlaritzaren Gasteizko soto batean, telekomunikazio formakuntza eskaintzen zen gerora emititu ahal izateko. Horrez gain, lehen teknikari taldea Hanburgon trebatu zen 1982. urtean.

Lehen emisioa 1982. urteko gabon zahar gauean izan zen, Garaikoetxea lehendakariaren mezua. Presaka hasi ziren emititzen, oraindik Iurretako egoitza guztiz amaitu gabe zegoen eta langile guztiek Jaurlaritzaren izenean egiten zuten lan EITB artean erregistratu gabe zegoelako. Izan ere, garai nahasiak ziren, trantsizioan erabat murgilduta, eta Jaurlaritzako kideak beldur ziren euskara normalizatzeko plana atzera botako ote zuten.

1982. urteko maiatzaren 20an sortu zen ofizialki Euskal Telebista, Euskal Jaurlaritzak, Autonomi Estatutuaren 19. artikuluak emandako eskumenen bidez, 5/1982 legea onartzean. Hala eta guztiz ere, hilabete batzuetara hasi ziren emisio erregularrak, zehazki, 1983ko otsailaren 16an. Esan gabe doa, ordura arteko emisio guztiak euskaraz zirela, nahiz eta eduki batzuk gaztelaniaz azpititulatuta zeuden; pausoz-pauso, EITB sendotzen zioan eta, bide batez, hazten: Donostian platoez hornitutako bigarren egoitza eraikitzen hasi ziren urte hartan bertan edota Galiziako, Kataluniako eta Andaluziako telebista autonomikoekin batera FORTA sortu zuten, telebista autonomikoen elkartea.

Hazkunde honek kate gehiago ekarri ditu berarekin: 1986. urtean ETB2 sortu zen, gaztelania hutsean, 2001ean ETBSAT eta Canal Vasco, diasporako euskal herritarrei zuzenduta, eta 2008an ETB3, haurrei zuzendutako euskara hutseko katea. Era berean, teknologia hobetuz eta modernizatuz joan da telebista publikoa, eta hala, Euskal Autonomi Erkidego guztian zehar banatutako sekzioak 32.000 m2 Bilboko egoitzan batu ziren 2007. urtean, edota LTD eta Bereizmen Handiko teknologietara moldatu da lan-taldea.

2015eko urtarrilaren 3an jakin zenez, auzitegiaren behartuta, M4Fko 24 langile ohi kontratatu zituen EITBnetek.[2] 2020ko urriaren 30ean, Legebiltzarrak gehiengo osoz (EAJ-PSOE) eta oposizioaren kritiken artean Andoni Aldekoa hautatu zuen zuzendari, elebakarra, EITBko erredakzio kontseiluak eta beste eragile batzuek salatu zutenez.[3]

EITBren egoitza nagusia den Bami eraikinerako sarrera Bilbon.

EITBren zuzendariak 1982tik hauek izan dira:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]