KS Flamurtari Vlorë

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
KS Flamurtari Vlorë
Sorrera 1923
Futbol zelaia Stadiumi Flamurtari
(edukiera: 8.500 lagun)
Presidentea Albania Sinan Idrizi
Entrenatzailea Albania Ilir Daja
Liga Albaniako Liga
2017-18 6.a
Webgunea www.skflamurtari.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

KS Flamurtari Vlorë (izen osoa Klubi Sportiv Flamurtari Vlorë) Albaniako futbol taldea da, Vlorë hirikoa. Albaniako Liga bat eta 4 Kopa irabazi ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Shoqeria Sportive Vlorë izenarekin sortu zen 1923an.

Urrezko garaia ordea ez zen 80. hamarkadararte iritsiko. 1981ean Ligan bigarren egin zuen eta Balkandarren Kopan aritzeko aukera izan zuen. Hurrengo urteetan ligan bikain ibili zen, irabazi ez zuen arren, baina bi Kopa eskuratzea lortu zuen, 1985 eta 1988koak. Urte horietan Europan ohiko taldea bihurtu zen eta 1986an esate baterako FC Barcelonak lanak izan zituen Flamurtari kanporatzeko, Albanian 1-1 eta Bartzelonan 0-0 egin baitzuten.

1991ean bere lehenengo liga eskuratzearekin bukatu zen sasoi bikain hura. Izan ere 1991-92 denboraldia 6 puntu gutxiagorekin hasi baitzuen diru arazoen erruz eta gainera jokalari onenek alde egin baitzuten. Hala ere 1994ean bigarren egitea lortu zuen berriz.

XX mendean berpizkunde bat izan du eta 2009 eta 2014ko Kopa irabazi ditu. Honetaz gain 2011an bigarrena izan zen ligan.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albanian: 7[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]