Bartzelona Futbol Kluba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Futbol Club Barcelona
Ezizena(k) Barça, kuleak, Laietans
Sorrera 1899
Futbol zelaia Camp Nou
(edukiera: 98.787 lagun)
Presidentea Katalunia Josep Maria Bartomeu
Entrenatzailea Espainia Luis Enrique Martínez
Liga La Liga
2015-16 Lehen maila, 1.a
Webgunea www.fcbarcelona.cat
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak

Bartzelona Futbol Kluba —edo, besterik gabe, Bartzelona edo Barça— (katalanez Futbol Club Barcelona) Bartzelona hiriko kirol-elkartea da, 1899ko azaroaren 29an Joan Gamperrek sortua. Haren goiburua El Barça és més que un club da (Bartzelona talde bat baino gehiago da), Katalunian duen esanahi sozial eta politikoa dela eta. Kirol askotan talde profesionala dauka FC Bartzelonak: saskibaloian, eskubaloian eta hockeyan. Amateur taldeak ere baditu beste kirol askotan, baina futbol arloa da elkarteko adar nagusia, gainerako kirolak ordaintzen dituena.

Espainiako futbol liga 24 aldiz irabazi duelarik, txapelketa horretan titulu gehien dituzten taldeen arten bigarrena da; lehena Real Madril da, Bartzelonaren arerio historiko nagusia. Errege Kopa, berriz, 26 alditan irabazi du, beste ezein taldek baino gehiagotan, alegia. Nazioartean 15 txapelketa irabazi ditu tartean bi aldiz FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa eta bost aldiz UEFAko Txapeldunen Liga, azkenengoa 2015eko ekainaren 6an.

FC Bartzelonak Unicefen iragarkia darama elastikoan; eta, ezkerreko besoan, TV3ko logoa. 2005/2006ko denboraldiaz geroztik, senyeraKataluniako bandera— darama bere ekipamenduan, elkarteak Kataluniarekin duen harreman sendoaren erakusgarri.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonaren lehenengo Errege Kopa lortu zuen taldea, 1910an.
Manchester Uniteden aurka 2009ko Txapeldunen Ligako finalean.
Lionel Messiren jokaldia Real Madrilen aurkako partidan.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan Gamper suitzarrak Los Deportes aldizkarian futbol talde bat sortzeko asmoz iragarki bat argitaratu zuen 1899ko urriaren 22an eta 12 gaztek erantzun zuten, sei kataluniarren, hiru ingelesek, bi suitzarren eta aleman batek. Horrela sortu zen Football Club Barcelona azaroaren 29an, presidentea Walter Wild izendatuz.

Lehenengo hamarkadan ez zuen titulurik lortu baina 1910eko Kopa garaipenak tituluen segidari hasiera eman zion. Garai hartan beste bi kopa eta Piriniotako Koparen lau edizio irabazi zituen.

1920 eta 1930 hamarkadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920 hamarkada oso loriatsua izan zen Bartzelonarentzat, 5 kopa irabazteaz gain 1928-29 denboraldian jokatu zen lehenengo Liga txapelketa irabazi baitzuen. Baina 1930an Joan Gamperrek bere buruaz beste egin zuen diru arazoen erruz eta taldearen gainbehera etorri zen. 1936an beste gertaera lazgarri bat izan zuen, Gerra Zibila hasi berria zela Josep Sunyol presidentea fusilatua izan zen ezkertiarra izateagatik.

1930 eta 1931an Kataluniako selekzioak bi partida jokatu zituen Baskonia izena zuen Euskal Selekzioaren aurka eta biak galdu zituen. 1932an beste bi partida jokatu ziren oraingoan Bartzelona Futbol Klubaren aurka, biak ere Bartzelonan, eta bietan kataluniarrak nagusitu ziren.

Kubala eta Ferien Kopak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra bukatzean futbol txapelketei berrekin zitzaien eta Bartzelona ongi aritu zen 40. eta 50. hamarkadatan 7 Liga eta 6 Kopa irabaziz. Garaipen hauetan zeresan handia izan zuen 1950 urtean fitxatu zuten Ladislao Kubala hungariarrak.

Emaitza onek bazkideen kopurua handitzea ekarri zuen eta 1957an futbol zelai erraldoi bat inauguratu zuten, Camp Nou (Zelai berria) izenekoa. Garai hartan gainera Europako txapelketak hasi ziren sortzen. Bartzelona Ferien Kopan aritu zen eta lehenengo bi ekitaldiak irabazi zituen (1958 eta 1960). 1966an hirugarren garaipen bat ere iritsi zen.

Johan Cruyffen garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

70. hamarkadan Bartzelonak talde indartsua osatu nahi izan zuen. Fitxaketa ugari egin zituen, batez ere Ajax Amsterdametik ekarri zituen Johan Cruyff eta Johan Neeskens holandarrak. Hala ere Espainiako Liga bat eta bi Kopa irabazteaz gain Europan ezer gutxi egin zuen titulu bakarra eskuratu baitzuen, Europako Errekopa hain zuzen ere. Hamarkadaren bukaera aldera jokalari berriak ekarri zituen, besteak beste Allan Simonsen eta bigarren Errekopa bat irabazi zuen.

Josep Lluís Núñez presidentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978ko hauteskundeetan Josep Lluís Núñez barakaldotarra presidente hautatu zuten. Bere karguan 22 urte iraun zituen eta Bartzelonak azkenean Europako Kopa irabaztea lortuko zuen. Honek ere fitxaje handiak egin zituen, hala nola, Maradona, Bernd Schuster eta Gary Lineker, baina emaitzak ez ziren onak izan.

Real Madrilen 80. hamarkadako nagusitasunari erantzunez Bartzelonak 90. hamarkada miresgarria egin zuen. Johan Cruyff entrenatzaile zuen taldeari Dream team deitu zitzaion, edo baita Euskal Bartzelona jokalari euskaldu ugari zituelako, hala nola Andoni Zubizarreta, Joxe Mari Bakero eta Txiki Begiristain. Hauekin batera zebiltzan atzerritarrak Ronald Koeman, Hristo Stoichkov eta Michael Laudrup ziren besteak beste. Etxekoan artean aipagarriena Josep Guardiola zen. Hamarkada hartan Europako Kopa bat, Errekopa bat, sei liga eta bi kopa irabazi zituen taldeak.

Munduko talderik onena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000 urtean presidente aldaketa izan zen baina Bartzelonak bere bideari jarraitu zion. Joan Gaspert presidente berriak 3 urte egin zituen karguan eta ez zuen titulurik jaso. Joan Laportak ordea bigarren "dream team" bat osatu zuen eta taldearen "urrezko aroa" iritsi zen, bere joko ikusgarriagatik "munduko talderik onena" izendatzeraino. 2006an Frank Rijkaard entrenatzaile zela bi liga jarraian eta Txapeldunen liga irabazi zituen. Jokalarien artean Samuel Eto'o eta Ronaldinho ziren izarrak. La Masiako harrobian ere jokalari gazte asko sortu zituen.

Josep Guardiola entrenatzaile aukeratu zuten 2008-09 denboraldirako eta emaitza ikaragarriak izan zituen, hirgarren Europako Kopa eta Espainiako Liga eta Kopa irabazi zituen. Honez gain Espainiako eta Europako Superkopak irabazi zituen eta urtearen amaieran FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa. Orain arte sei tituluak urte berean irabazi dituen talde bakarra da Bartzelona.

Hurrengo urteetan ere mundu mailako nagusitasunarekin jarraitu du, oraingoan Lionel Messi izar nagusi dela. Bere alboan ditu Xavi Hernández, Andrés Iniesta eta Arsenaletik itzuli den Cesc Fàbregas besteak beste.

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011-12 denboraldian ez ditu ordea bere helburuak bete, Ligan bigarren egin baitu eta Txapeldunen Ligan Chelseak finalerdietan kanporatu baitzuen. Hala ere Errege Kopa irabazi du eta Messik Pichichi Saria ere lortu du inoizko gol kopuru handiena sartuz, 50 gol, aurreko marka baino hamar gol gehiago.

2012-13 denboraldia bikain hasi zuen eta urtarrilerarte ez zuen partida bakar bat galdu (Errealak irabazi zion Anoetan). Hau gutxi balitz, Messik 2012an Gerd Müllerren 1972ko errekorra gainditu eta 91 gol sartu zituen. Honi esker laugarren aldiz jarraian eskuratu zuen Urrezko Baloia saria. Espainiako Liga irabazi duen arren zapore gazi-gozoa gelditu zaio Txapeldunen Ligako eta Errege Kopako finaletara ez baita sartu.

2013-14 urtean Neymar jokalari brasildarra fitxatu zuen, baina Ogasunak fitxaketa honen inguruan ikerketa zabaldu du eta urtarrilaren 23an Sandro Rosell presidenteak dimisioa aurkeztu zuen. Kirol mailan ere urte gorabeheratsua izan zuen eta aspaldiko partez titulurik ez zuen irabazi.

2014-15 denboraldia bikaina izan zen, Espainiako Liga eta Kopa irabazi zituen eta Txapeldunen Liga ere bai, finalean Juventus FC 3-1 emaitzaz gaindituta. FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa ere erraz irabazi zuen. 2015-16an Europako finalaurdenetan Atlético Madrilek kanporatu du eta txakalaldibaten ondoren errekuperatu eta Liga irabazi du azken jardunaldian. Ondoren Errege Kopa ere irabazi du, hau Sevillaren aurka, luzapenean.

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004-2005 denboraldiko Espainiako liga ospatzen Bartzelonan.

Espainiako txapelketak: 63[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928-29, 1944-45, 1947-48, 1948-49, 1951-52, 1952-53, 1958-59, 1959-60, 1973-74, 1984-85, 1990-91, 1991-92, 1992-93, 1993-94, 1997-98, 1998-99, 2004-05, 2005-06, 2008-09, 2009-10, 2010-11, 2012-13, 2014-15, 2015-16.

1910, 1912, 1913, 1920, 1922, 1925, 1926, 1928, 1942, 1951, 1952, 1953, 1957, 1959, 1963, 1968, 1971, 1978, 1981, 1983, 1988, 1990, 1997, 1998, 2009, 2012, 2015 eta 2015

1983, 1991, 1992, 1994, 1996, 2005, 2006, 2009, 2010, 2011, 2013 eta 2016.

Espainiako beste txapelketak: 6[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948, 1952, 1953.

1983, 1986.

1937.

Nazioarteko txapelketak: 17[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991-92, 2005-06, 2008-09, 2010-11 eta 2014-15.

2009, 2011 eta 2015

1978-79, 1981-82, 1988-89 eta 1996-97.

1992, 1997, 2009, 2011 eta 2015

Nazioarteko beste txapelketak: 15[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1949, 1952.

1958, 1960, 1966.

1971.

1957.

1948, 1950, 1952, 1953.

1910, 1911, 1912, 1913.

Kataluniako txapelketak: 31[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1902, 1905, 1909, 1910, 1911, 1913, 1916, 1919, 1920, 1921, 1922, 1924, 1925, 1926, 1927, 1928, 1930, 1931, 1932, 1935, 1936, 1938.

1991, 1993, 2000, 2004, 2005, 2007, 2013, 2014.

2014

Lagunarteko txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966, 1967, 1968, 1969, 1971, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1979, 1980, 1983, 1984, 1985, 1986, 1988, 1990, 1991, 1992, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2006, 2007, 2008, 2010, 2011, 2013, 2014, 2015, 2016.

1948, 1951, 1972, 1990, 1993.

1962, 1963, 2005.

1985.

1989.

1977.

1970, 1989, 2003.

2011.

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Esp. Superkopa Europa Eur. Superkopa Mundua
1999-2000 2.a 1/2 1/2 (Txapeldunen Liga)
2000-01 4.a 1/2 1/2 (Europa League)
2001-02 4.a 1/32 1/2 (Txapeldunen Liga)
2002-03 6.a 1/32 1/4 (Txapeldunen Liga)
2003-04 2.a 1/4 1/8 (Europa League)
2004-05 1.a 1/32 1.a 1/8 (Txapeldunen Liga)
2005-06 1.a 1/4 1.a 1.a (Txapeldunen Liga) 2.a
2006-07 2.a 1/2 1/8 (Txapeldunen Liga) 2.a
2007-08 3.a 1/2 1/2 (Txapeldunen Liga)
2008-09 1.a 1.a 1.a 1.a (Txapeldunen Liga) 1.a
2009-10 1.a 1/8 1.a 1/2 (Txapeldunen Liga) 1.a
2010-11 1.a 2.a 1.a 1.a (Txapeldunen Liga) 1.a
2011-12 2.a 1.a 2.a 1/2 (Txapeldunen Liga) 1.a
2012-13 1.a 1/2 1.a 1/2 (Txapeldunen Liga)
2013-14 2.a 2.a 1/4 (Txapeldunen Liga)
2014-15 1.a 1.a 2.a 1.a (Txapeldunen Liga) 1.a
2015-16 1.a 1.a 1.a 1/4 (Txapeldunen Liga) 1.a

Jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José Mari Bakero, 1990eko hamarkadan Bartzelonako kapitaina izan zen jokalari euskalduna

2016ko otsailaren 1ean[1]

Zbk. Postua Jokalaria
1 Alemania ATE Marc-André ter Stegen
2 Brasil ATZ Douglas
3 Katalunia ATZ Gerard Piqué
4 Kroazia ERD Ivan Rakitić
5 Katalunia ERD Sergio Busquets (3. kapitaina)
6 Brasil ATZ Dani Alves
7 Turkia ERD Arda Turan
8 Espainia ERD Andrés Iniesta (Kapitaina)
9 Uruguai AUR Luis Suárez
10 Argentina AUR Lionel Messi (Kapitainordea)
11 Brasil AUR Neymar
12 Brasil ERD Rafinha
Zbk. Postua Jokalaria
13 Txile ATE Claudio Bravo
14 Argentina ERD Javier Mascherano (4. kapitaina)
15 Katalunia ATZ Marc Bartra
17 Espainia AUR Munir El Haddadi
18 Katalunia ATZ Jordi Alba
19 Espainia AUR Sandro Ramírez
20 Katalunia ERD Sergi Roberto
21 Brasil ATZ Adriano
22 Katalunia ERD Aleix Vidal
23 Belgika ATZ Thomas Vermaelen
24 Frantzia ATZ Jérémy Mathieu
25 Katalunia ATE Jordi Masip

Utziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbk. Postua Jokalaria
Senegal ATZ Diawandou Diagne (Eupenen 2016ko ekainaren 30 arte)
Katalunia ATZ Martín Montoya (Betisen 2016ko ekainaren 30 arte)
Espainia ATZ Joan Campins (Zaragozan 2016ko ekainaren 30 arte)
Katalunia ATZ Lucas Gafarot (Cornellàn 2016ko ekainaren 30 arte)
Portugal ERD Agostinho Cá (Lleida Esportiun 2016ko ekainaren 30 arte)
Zbk. Postua Jokalaria
Kamerun ERD Alex Song (West Ham Uniteden 2016ko ekainaren 30 arte)
Kroazia ERD Alen Halilović (Sporting Gijónen 2016ko ekainaren 30 arte)
Katalunia ERD Joel Huertas (Lleida Esportiun 2016ko ekainaren 30 arte)
Katalunia AUR Cristian Tello (Fiorentinan 2016ko ekainaren 30 arte)

Ereserkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «FC Barcelonako ereserkia»
Tot el camp
és un clam
som la gent Blaugrana
Tant se val d'on venim
Si del sud o del nord
ara estem d'acord
estem d'acord
una bandera ens agermana.
Blaugrana al vent
un crit valent
tenim un nom
el sap tothom
Barça, Barça, Baaaaaarrrrççaa
Jugadors
Seguidors
tots units fem força
són molts d'anys plens d'afanys
són molts gols que hem cridat
i s'ha demostrat
s'ha demostrat
que mai ningú no ens podrà tòrcer
Blaugrana al vent
un crit valent
tenim un nom
el sap tothom
Barça, Barça, Baaaaarrrççaaa
Zelai osoa
oihuka ari da
jende blaugrana gara
Berdin dio nondik gatozen
hegoaldetik edo iparraldetik
orain ados gaude
ados gaude
bandera batek batzen gaitu.
Blaugrana airean
oihu ausart bat
izen bat daukagu
denek dakite
Barça, Barça, Baaaaaarrrrççaa
Jokalariak
Jarraitzaileak
guztiok batera indarra egiten dugu
ahaleginez betetako urte asko dira
oihukatu ditugun gol asko dira
eta frogatu da
frogatu da
inoiz inork ezingo gaituela okertu
Blaugrana airean
oihu ausart bat
izen bat daukagu
denek dakite
Barça, Barça, Baaaaaarrrrççaa

Harrobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. FC Barcelona Primer equipo (Plantilla). 2016.02.01

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bartzelona Futbol Kluba Aldatu lotura Wikidatan
2016-17 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak Liga trophy (adjusted).png
Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Celta Vigo | Deportivo Alavés | Deportivo Coruña | Eibar | Espanyol | Granada
Las Palmas | Leganés | Málaga | Osasuna | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Sporting de Gijón | Valentzia | Vila-real