KV39

Koordenatuak: 25°44′16″N 32°36′06″E / 25.7378°N 32.6017°E / 25.7378; 32.6017
Wikipedia, Entziklopedia askea
KV39
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Luxor Governorate
HiriaLuxor
Koordenatuak25°44′16″N 32°36′06″E / 25.7378°N 32.6017°E / 25.7378; 32.6017
Map
Altitudea249,42 m, itsas mailaren gainetik
ErabiltzaileaAmenofis I.a
Arkitektura
Dimentsioak101,09 (luzera) m
Azalera193,69 m²

KV39 Egiptoko Erregeen Haranean dagoen hilobi bat da. Amenofis I.a faraoiaren hilobiaren balizko kokapenetako bat da. Harkaitzen gainean dago, Haranaren gune nagusitik eta beste errege hilobi batzuetatik urrun, uadi baten ohantzean Al-Qurn muinoaren ekialdean, langileen herrixkaren apzian.

Boutros Andraosek eta C. Macariosek aurkitu zuten 1900ean Victor Loretentzat lanean ari zirenean, baina ez zen sakon aztertua izan 1990eko hamarkadararte, John Rosek egin zuenean, Tutmosis I.a, Amenofis I.a eta Tutmosis II.ari buruzko erreferentziak aurkitu zituena. Toki hau are sakonago aztertu zuen 2002an Ian Buckleyk, planoa zuzendu eta zeramika hondarrak berreskuratu zituena.

Weigallek Amenofis I.arena zela iradoki zuen KV39 hilobiaren eta papiro batzuetan Amenofis I.aren hilobiari buruz agertzen diren deskribapenen arteko antzekotasunengatik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da soilik kokapena ez ohikoa, baizik eta baita hilobiaren barne banaketa ere: hiru norantza ezberdinetan jaisten da hiru ardatz osatuz. Horietako bakoitza zenbait pasabidez osatua dago, eta horietako biren amaieran laukiluze formako konpartimenduak daude.

Sarrerako eskailera Al-Qurnen azpian barneratzen da bere behe muturrean zabaltzen den okertutako pasabide baterantz. Lehen pasabide honetatik bi igarobide daude: Bat eskailera batzuetarantz ireki eta beste hil ganbera baterantz doa, atzealdeko hormaren azpian lurrean zulo bat duena. Bestea, eskailera baterantz eta bigarren pasabide baterantz beste ganbera baterantz iristen den maldan dagoen pasabide baterantz doa.

Dirudienez, lehen korridorea izan da lehendabizi zulatu zena, ziuraski Egiptoko XVIII. dinastiaren garaian. Beste pasabide sistema, eskailera eta konpartimenduak beranduagokoak dira.

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilobiaren lehen deskribapenak aurkitu zen garaian apaindura arrastoak aipatzen ditu, baina arrasto guztiak desagertu egin ziren Rose 1989an industen hasi zen garaian. Giza hondarrak, arropak, janaria, bitxiak, momifikazio tresnak, objektu erlijiosoak, dokumentuak eta pitxerrak aurkitu ziren.

Hilobiaren goikaldea kalitate txarreko arbelean zulatua dago, jatorrizko azalerak mantendu ez dituena. Beheko konpartimendu eta pasabideak kareharriz eginak daude, egituran zenbait pitzadura dauden arren. 1994ko uholdeek mendebaldeko zatia desegin zuten, oraindik irisgarria den arren; ez hala hegoaldeko pasabide eta ganbera, erorketaren hondakinez beteak geratu zirenak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]