KV41

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
KV41
Ezezagunaren hilobia
Kokapena Erregeen Harana
Aurkikuntza 1899
Industailea Victor Loreten taldea (1899)
Institut français d'archeologie orientale (1991)
Aurrekoa:
KV40
Hurrengoa:
KV42


KV41 Egipton, gaur egungo Luxor hiriaren parean, Niloren mendebaldeko ertzean dagoen Erregeen Haraneko hilobi bat da. Gainontzeko hilobietatik hain urrun egoteak eta hain putzu sakona izateak nekropoliko hilobirik berezienetako bat bihurtzen du.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilobi gehienengandik oso urruti dago, Ekialdeko Haranaren ekialdean, eta inguruan beste hilobirik ez duelarik. Anomalia honek, toki hau harana eta Deir el-Bahariren artean jartzen duen, mendebalderago faraoien lurperaketa orokortu aurretik eraikia izan zela sinestarazi du. KV41, inongo zalantzarik gabe, osatu gabeko hilobi bat da. Inongo apaindurarik gabeko 11 metroko altuera duen putzu bat baino ez da.

Indusketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilobia 1899an aurkitu zuen Victor Loretek, erabat hutsik topatuz. Loretek, hilobi hau ziurrenik sekula okupatua izan ez zela ondorioztatu zuen, hil hatu faltak nabarmen uzten baitu. Baina, hori bai, norentzat izan zitekeen hilobi hau?. Azken aldian, Tetisheri erreginarentzat izan zitekeela pentsatu izan da, Egiptoko XVIII. dinastiako matriarka eta Egiptoko XVII. dinastiako azken faraoia izan zen Seqenenra gudariaren ama izan zena.

Hala izango balitz, Erregeen Haraneko lehen hilobietako bat izango litzateke, uste denez, Tetisheri, beranduen ere, Amenofis I.aren erregealdian hil baitzen, errege nekropoli honen sortzailetzat Tutmosis I.a hartzen den bitartean, hain zuzen ere Amenofis I.aren oinordekoa tronuan. Alabaina, erabateko ziurtasunez ezagutzen den gauza bakarra XVIII. dinastiaren hasierakoa dela da, eta bere oinplanoagatik erregina edo printze batentzat izan zitekeela. Ez da Tetisheriren edo errege familiako beste edozein kideren izenik aurkitu putzu hartan edo inguruan hipotesi hau baieztatu ahal izateko, emakume honen momia DB320ko gordelekuan aurkitu zenetako bat den arren.