Ka (Antzinako Egipto)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ka "bizi indarra" da, giza izpirituaren osagai bat, bizitzaren printzipio unibertsal eta hilezkorraren zatitxo bat, egiptoar mitologiaren arabera. Antzinako egiptoarrentzat, izpirituaren osagaiak honako hauek ziren: Ib Ka, Ba, Aj, Ren eta Sheut.

Pentsatzen zenez, ka Jnumek sortua zen, bere buztingile tornuarekin, seme-alabetan utzia izateko hauen sorrera unean. Elementu honek, gizaki bakoitzari hilezkortasuna ematen zion, jainko bihurtzeraino, hala merezi izan balu, Lurreko bere bizitzan eginiko aparteko ekintza onen ondorioz.

Egiptoarrek, ka janarien bidez mantentzen zela ere uste zuten. Kak, hildakoaren gorputzean jarrai zezakeen hildakoa momifikatuz gero; arrazoi honegatik, beharrezkoa zen hildakoei hilondura egitea, eta janari ofrendak egin behar zitzaizkien hildakoei, hauek kontsumitzen zutena, janarien kaua zen arren, eta ez zati fisikoa.

Jainkoen eta faraoien ka euren gorputzei lotuta zegoen, gainontzeko egiptoar guztiek, euren ka, faraoiaren bidez lortzen zuten bitartean. Duateko etorkizuneko bizitzako baldintzak, Osirisen epaiketan hartutako erabakiaren araberakoak ziren.

"Erregearen kak botere berezi bat du, jainkoagatik dator zuzenean eta mendekoekin ere lotuta dago, hauen ka, erregearenetik baitator edo erregea bera da. Monarkia jainkotiarraren eta bere autoritatearen euskarri bat da. Erregearen ka (bikia edo bikoitza) Ilargi jainko batean bihurtu zen, Khonsu, Eguzkiaren ka nagusia". Henri Frankfort

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]