Kabul ibaia
Kabul ibaia | |
---|---|
| |
Bertako izena | دریای کابل - کابل سیند |
Kokapena | Afganistan, Pakistan |
Luzera | 700 km |
Arroa | 66.000 km² |
Emaria | 650 m³/s |
Iturburua | Sanglakh mendiak, Afganistango ekialdean |
Ibai ahoa | Indus |
Kabul edo Kabal ibaia (persieraz : دریای کابل) Afganistango ekialdea eta Pakistango ipar-mendebaldea zeharkatzen dituen ibaia da. 700 kilometroko luzera du.
Afganistango Sanglakh mendietan jaiotzen da. Helmand ibaia ere mendi hauetan sortzen da eta Unaiko lepoak bereizten ditu bi arroak. Kabul, Chaharbagh eta Jalalabad hirietatik igaro ondoren, Khyber igarobidea baino 30 km iparralderago Pakistanen sartzen da. Estatu honetan Charsadda eta Nowshera bainatzen ditu eta Attocken Indus ibaira isurtzen da.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kabul ibaia ![]() |