Indus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Indus
Indus River
سندھ
Indus river from karakouram highway.jpg
Indus ibaia Karakorum errepidetik ikusita.
Kokapena IndiaIndia
Tibet
TxinaTxina
PakistanPakistan
Luzera 2.900 edo 3.180 km
Arroa 1.081.700 km²
Emaria 6.700 m³/s
Iturburua Goi-ordoki tibetarra
Ibai ahoa Arabiako itsasoa
Indus.png

Indus[1] (urduz: سندھ; sindhiz: سنڌو; punjabiz: shahmukhiz: سندھ, gurmukhiz: ਸਿੰਧੂ; hindi eta sanskritoz: सिन्धु; persieraz: حندو ; pashtoz: ّآباسن; tibeteraz: སེང་གེ།་གཙང་པོ Sengge Chu; txineraz: 印度; grezieraz: Ινδός; ingelesez: Indus River) Pakistango ibairik handiena eta luzeena da. Europan, antzinako Grezian Hindos eta antzinako Erroman Indus izenez ezaguna zen.

1947an India eta Pakistan banatu baino lehen, Indus Indiako azpikontinentearen bigarren ibairik inportanteena zen, Ganges eta gero.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaia Tibeten du iturburua, 5.500 metroko altueran. Himalaiako haran nagusiak zeharkatzen ditu Kaxmir pasata Pakistanera ailegatzeko. Hiderabaden ibaiak delta bat sortzen du, azkenean Karatxiko portuan itsasoratzeko.

Induseko luzera osoa ez da ezaguna eta 2.900 - 3.180 kilometro artean dago. Batez besteko emaria 6.700 /s eta 1.081.700 km² azalera duen arroa du. Bere ahoa Omango Golkoan dago, 7.770 km² deltan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinean pertsiarrek ibairi Sindhu zioen, izena Indiako azpikontinentean bizi ziren biztanle guztiei hedatzen: Sindhustan (Sindhuen herria).

Bere haranean K.a. 2300 eta 1750 artean, bere bazterretan Indus haraneko kultura sortu zen, antzinako kultura nagusienetako bat eta Mohenjo-Daro edo Harappa bezalako hirien sortzaile.

Ibaia ikusteko lehendabiziko europara Alexandro Handia zen. Honek Indusen bere inperioaren ekialdeko muga ezarri zuen.

Ibaiadar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Beas
  • Kabul
  • Ravi
  • Wakha
  • Shingo
  • Sutlej
  • Astor
  • Gilgit
  • Ghizar
  • Hunza
  • Gumal
  • Zhob
  • Zanskar
  • Kunar
  • Gar
  • Shyok
  • Shigar
  • Chenab
  • Jhelum
  • Suru Chu

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Indus