Kadiatu Massaquoi

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Kadiatu Massaquoi
Bizitza
Herrialdea Sierra Leona
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea

Kadiatu Massaquoi (Jendema, Sierra Leona, 2002) giza eskubideen aldeko aktibista sierraleonarra da, behartutako haur-ezkontzaren aurka egiten duena. Behartutako ezkontza baten biktima izan da 15 urterekin. Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak Sierra Leonan garatzen duen "The Right to be a Girl" (Neskatoa izateko eskubidea) proiektuan parte hartzen du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kadiatu Jendema herrixkan jaio eta bizi da, Sierra Leonako hegoaldean, Liberiako mugatik gertu. Aita 14 urte zituenean hil zen, eta familia amaren ardurapean geratu zen. Amak 8 seme-alabak zaintzen ditu.[1][2]

14 urterekin haurdun geratu zen eta 19 urteko mutil-lagunarekin ezkontzera behartu zuten, "bere ohorea eta familiarena salbatzeko".[3][4] Ezkondu egin behar izan zuen, ezetz esan arren, eta ikasketak utzi; izan ere, bere herrialdean ez da ondo ikusten neska gazte bat eskolara haurdun joatea.[5][6] Ikasten jarraitu nahi izan zuen, baina ez zuen familiaren laguntzarik jaso, ezta bere herrialdeko legediaren laguntzarik ere. Save the Children erakundea ezagutu zuen, eta bere eskubideez jabetu zenean, jantzigintza-ikasketak egin eta osasunari, familia-plangintzari, nutrizioari eta higieneari buruzko prestakuntza jaso ahal izan zuen.[7][8]

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kadiatu gazteak adierazi zuenez, "nire etorkizuna galdu nuen heziketarekin jarraitu nahi nuelako eta ezkontzeko asmorik ez nuelako".[9] Horregatik, Save the Childrenek Sierra Leonan burutzen duen 'The Right to be a Girl' (Neskatoa izateko eskubidea) proiektuan parte hartzen du.[10][11] Lortutako konfidantzak, etxez etxe ibilarazten du, familiak kontzientziatzen saiatuz, alabak indarrez ezkontzen badituzte, beren bizitzei buruz erabakitzeko askatasuna kentzen dietela.[12][13][14] Gainera, buruzagi komunitario eta erlijiosoekin bilerak izan ditu, arazoa uler dezaten eta kontzientzia-aldaketan aliatu izan daitezen.[15][16]

Amnistia Internazionala, Save the Children, Entreculturas eta Mundo Cooperante GKEek elkarrekin egiten duten "Ez dut nahi!" kanpainaren ageriko aurpegia da. Kanpaina horrekin "urtero 12 milioi neskato baino gehiago ezkontzea" sahiestu nahi dute.[3][17][18]

Bere bizitza aldatu egin da, neskato ezkonduen defendatzaile eta haur-ezkontzaren aurkako aktibista bihurtu baita.[19]

Bere ametsen artean, ikastetxean jarraitzea, erizaintza ikastea eta "haur ezkontzaren aurkako txapeldun" bihurtzea daude.[3][12][20]

Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu: neska bat, Hasanatu, eta mutiko bat, Abdullah.[15]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2019-10-10). «Hadiqa: "Con once años me negué a casarme e inicié una lucha contra los matrimonios infantiles en Pakistán"» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  2. (Gaztelaniaz) Malavia, Miguel Angel. (2019-10-10). «Hadiqa Bashir: “Cuando teníamos siete años, mi amiga nos anunció que se casaba. A los 11, me tocó a mí…”» Vida Nueva - Revista y portal de noticias religiosas y de Iglesia (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Agudo, Alejandra. (2019-10-11). «La respuesta correcta al matrimonio infantil: “No quiero”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  4. (Gaztelaniaz) González, Sara. (2019-10-12). «Las niñas que se rebelaron contra el matrimonio» Newtral (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  5. (Gaztelaniaz) ««Mi amiga, casada a los ocho años, nos contó que su marido le había golpeado con una vara de hierro»» Diario ABC 2019-10-11 (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  6. (Gaztelaniaz) laluzAdmin. (2019-10-09). «"No Quiero". Contra el matrimonio infantil, temprano y forzado» La luz de las niñas (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  7. (Gaztelaniaz) «Día de la niña: Kadiatu y Hadiqa dicen “No quiero”. En contra del matrimonio infantil» Save the Children 2019-10-11 (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  8. (Gaztelaniaz) «Matrimonio infantil frustra el futuro de 12 millones de niñas cada año» Diario Digital Femenino 2020-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  9. (Gaztelaniaz) Alonso, EFE/Olivia. (2019-10-11). «Día Internacional de la Niña | "Perder el futuro" con un matrimonio infantil forzado» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  10. (Gaztelaniaz) CHILDREN, CLAUDIA GUIDARINI TÉCNICA DE GÉNERO DE PROGRAMAS INTERNACIONALES DE SAVE THE. (2017-12-05). «El derecho a ser una niña» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  11. (Gaztelaniaz) «The right to be a girl» Save the Children 2018-11-25 (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  12. a b (Gaztelaniaz) Malavia, Miguel Angel. (2019-10-11). «Kadiatu Massaquoi, víctima del matrimonio infantil: “Quiero volver al colegio, estudiar y ser enfermera”» Vida Nueva - Revista y portal de noticias religiosas y de Iglesia (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  13. (Gaztelaniaz) «El drama de Kadiatu y otras 650 millones de menores obligadas a casarse, o cómo combatir el matrimonio forzado» www.lasexta.com 2019-10-15 (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  14. (Gaztelaniaz) Alonso, Laura de Grado. (2019-10-17). «Los rostros de la lucha contra el matrimonio infantil forzado» EFEMINISTA (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  15. a b (Gaztelaniaz) España, Amnistía Internacional. «El 'sí quiero' de las niñas a la educación» www.es.amnesty.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  16. (Gaztelaniaz) Alonso, Olivia. (2023-06-26). ««"Perder el futuro" con un matrimonio infantil forzado»» EFE Noticias (Agencia EFE) (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  17. (Gaztelaniaz) Encabo, Ana Alonso, Ignacio. (2019-10-10). «Cómo aprender a decir: "No quiero"» El Independiente (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  18. Según los datos recopilados por UNICEF, un total de 650 millones de mujeres de todo el mundo fueron obligadas a casarse cuando eran pequeñas.. .
  19. (Gaztelaniaz) Díaz |Woman.es, Paka. (2019-12-23). «El matrimonio infantil acaba con el futuro de doce millones de niñas cada año» woman.elperiodico.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  20. (Gaztelaniaz) Chiappe, Doménico. (2019-10-10). «Las dos caras del matrimonio infantil» La Verdad (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]