Kadsura
Appearance
Kadsura | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Austrobaileyales |
Familia | Schisandraceae |
Subfamilia | Schisandroideae |
Generoa | Kadsura |
Kadsura hosto iraunkorra duten landare igokari batzuen genero-izena da. 4 m inguru luze izan daitezke. Hosto larrukarak, kolorez berdeak, eta iraunkorrak dituzte. Oin banatan izaten dituzte lore arrak eta emeak; txikiak, usaintsuak eta kolorez marroi argiak izaten dira loreak. Berez, Asiakoak dira, baina lorategietan eta beste leku askotan ere lantzen dira apaingarri gisa erabiltzeko. Ezagunena Japoniako kadsura (Kadsura japonica) da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.