Kaio Ken

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaiō Ken» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Kaiō Ken
界王拳
Itzulpena Kaitoren teknika
Teknika mota Laguntza teknika
Erabiltzaileak
Lehen agerraldia 226. atala (manga)

Kaiō Ken (界王拳, Kaitoren teknika) Dragoi Bola manga eta animeko borroka teknika bat da. Ipar Kaitok asmatu zuen nahiz eta inoiz ez zuen lortu praktikan ipintzea; Son Goku eta Son Gohanek bakarrik lortu zuten.

Teknika Ki energiaren gehitze bortitz bat da eta dizdira gorri batek inguratzen du erabiltzailea. Oso teknika boteretsua da baina badu akats bat; asko desgastatzen duela erabiltzailea. Kaitok 2 aldiz biderkatua baino gehiago eta borrokan 2 aldiz baino gehiago ez erabiltzea gomendatzen du, bestela erabiltzailea hil baitaiteke.

Hala ere, Son Goku Vegetaren aurka Kaitoren erasoa 4 biderkatua (Kame Hame Ha batez lagunduta) erabiltzeraino iritsi zen eta 20 biderkatua Freezeren aurka Nameken, grabitate indarra 100 bider gehituta egindako entrenamendu gogor baten ostean.

Super Kaiō Ken[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta izena aldatzen den gerlari batek Super Saiya egoeran erabilitako Kaitoren erasoa baino ez da. Hainbat gauza aldatzen dira, esate baterako, Super Kaiō Kenak izugarrizko tentsioa sortzen du gorputzean. Hori dela eta kolpe batzuk jotzeko baino ez du erabiltzen eta ez eraldaketa bezala. Super Saiyaren dizdira horia gorri bihurtzen da. Animean besterik agertu den eraldaketa da, konkretuki, Goku Paikuhan-en aurka borrokatzen denean.