Vegeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Vegeta
ベジータ edo Bejīta
Sexua Gizonezkoa
Jaiotze data 732. urtea
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 17. liburukia, 204. atala (manga)
Dragoi Bola Zko 5. atala (animea)
Arraza Saiya
Jatorria Vegeta Planeta
Garrantzia Lehen mailako pertsonaia
Adina 29-57 (DBZ) 62-63 (DBGT)
Senideak
Teknikak
Eraldaketak
Fusioak
Ahotsa Japonia Ryo Horikawa
Euskal Herria Felix Arkarazo

Vegeta (jatorrizko japonieraz ベジータ edo Bejīta ?) Dragoi Bola manga eta Dragoi Bola Z eta Dragoi Bola GT animeetako fikziozko pertsonaia da. Izen hau, bere jatorrizko planetari bezala, Vegetaren aitaren omenez jarri zioten, Vegeta Erregea. Izen hau ingelesezko vegetable (japonierazko ahoskera mugatuan ベジタブル edo Begitaburu ?) hitzetik dator, eta barazki esan nahi du (hortik espazioko gerlarien izenek barazkiekin zerikusia izatea). Berau da unibertsoko pertsonarik indartsuena ere bere herrikide Katxaloten (Son Goku) ostean, nahiz eta Dragoi Bola Zren lehenengo zatian etsaiak izan. Oso pertsonaia harroa da, beti bere burua gainditzeko prest dagoena. Vegeta da serieko pertsonaia karismatiko eta maitatuenetako bat.


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Vegeta Espazioko Gerlarien arrazako printzea zen, Vegeta Erregearen semea. Txikitatik gogor entrenatua izan zen Saiyen arteko eliteetan kide onenetakoa zelako, Errege familiakoa. Oso borrokalari argia eta ausarta zen. Bost urterekin gainontzeko gerlarien artean nabarmentzen zen. Hain zuzen ere honegatik bilakatu zen Freezerren gerlari kutunetako bat, gero eta egiteko zailagoak ematen zizkion. Freezerrek Espazioko Gerlariarekin amaitzea erabaki zuenean, Goi Gerlariaren kondairaren beldur, Vegeta bizirik uztea erabaki zuen Vegeta planetatik oso urrun zegoen beste planeta batera bidaliz egiteko bat betetzera. Gainera bere planetaren suntsiketaren berri jakin zuenean ere ez zuen inongo penarik sentitu, bere izaera hotz eta gerlariaren adierazgarri. Vegetak Freezerren aginduak jarraitzen zituen indartsuago bilakatu eta egunen batean berak unibertsoaren agintea hartzeko.

Lurrera iritsiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raditz Lurrean garaitua izan dela jakitean Vegetak Napparekin (beste espazioko gerlari bat) batera bertara abiatzea erabaki zuen. Bidaiak gutxi gorabehera urtebete iraun zuen. Hasiera batean bere kidea mendekatzeko zihoazela zirudien, baina Vegetaren benetako asmoa, ordea, Lurreko Dragoi Bolak biltzea zen, honela bere guraria bete ahal izateko; hilezkor bilakatzea. Behin hilezkortasuna lortuta ez zuen arazorik izango Freezer garaitzeko, bere nagusia zena garai honetan.

Lurrera iristean Satan Txiki, Son Gohan, Krilin, Yamcha, Ten Shin Han eta Chaozekin egin zuen topo. Vegetak Nappari Saibaimanak hazten zituen haziak landatzeko agindu zion. Saibaimanak aza itxurako gizontxo batzuk ziren, oso ongi entrenatuak. Hauetako batek bere buruaz beste egin zuen Yamcha ere hilez. Saibaiman guztiak hil ostean Nappa hasi zen borrokan denei oso erraz irabaziz. Borroka honetan Chaoz, Ten Shin Han eta Satan Txiki hil ziren. Azkenean bizirik iraun zuten bakarrak Krilin eta Son Gohan izan ziren. Justu Son Gohan hiltzera zihoan momentuan Son Goku azaldu zen Kinton lainoan (hau Kaitorekin entrenatzen egon zen beste munduan). Honek erraz garaitu zuen Nappa eta nahiz eta Vegetari laguntza eskatu zion, honek lotsatuta Nappa hil zuen.

Goku eta Vegetaren arteko borrokaren ordua iritsi zen. Hasiera batean Vegeta erraz ibili zen, baina Gokuk Kaitoren erasoa 4 bidertua erabili ostean Vegetari min egitea lortu zuen. Hau ikusita Saiyen Printzeak zeruan Power Ball bat egin eta Özaru (gorila erraldoia) bilakatu zen Gokuri egur handia emanez. Orduan Gokuk momentu batez etsaia itsutu zuen Ten Shin Hanen Eguzki horzkada erabiliz eta Indar Unibertsalaren erasoa prestatzen hasi zen. Vegeta, ordea, honetaz konturatu eta Gokuri eraso zion Indar bola momentuz deuseztatuz. Goku lurrean zela mugitu ezinik Vegetak gainean salto egin eta hankak hautsi zizkion. Baina Printzea momentu batean oharkabetu zen, orduan Yagik bere ezpataz buztana moztu zion eta Vegeta itxura normalera itzuli zen. Gokuk ez zeukan Indar Unibertsalaren erasorako behar beste indar, beraz, Krilini pasa zion Indarra. Honek huts egin zuen baina Son Gohanen erantzunak bete betean eman zion etsaiari. Min handiagoa egin zion ordea Son Gohan Özaru bilakatu zenean. Vegetak buztana moztu zion baina gorila erraldoia bere gainean erori zen. Vegetak, guztiz txikituta, espazio-ontziari dei egin eta alde egitea erabaki zuen. Krilinek Yagiren ezpata hartu eta hil egin behar zuenean Gokuk bizirik alde egiten uzteko eskatu zion, etorkizunean bere aurka berriz ere borrokatu nahi zuela esanez. Hemen hasi zen jada ezaguna den Vegeta eta Gokuren arteko lehiakortasuna. Printzea espazio-ontzian sartu eta Freezerren 79. planetara alde egin zuen Birgaikuntza Gelan osatzeko.

Namekera bidaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin sendatuta Freezer Nameken zegoela esan zioten Vegetari, Dragoi Bolen bila joana betiko bizia lortzeko. Hau ikusita berehala abiatu zen Namekera tiranoari aurrea hartzeko. Kiwik, Freezerren 79. planetako arduraduna eta Vegetaren etsaia, honi jarraitzea erabaki zuen bere planak deuseztu eta akabatzeko. Elkarrekin topo egitean Vegetak etsaiari indar gehiago zuela azaldu (ordura arte indar berbera zuten) eta momentu batean akabatu zuen. Gero Dodoriak (Freezerren esanetara zegoen soldadua) esan zion Vegeta planeta Freezerrek suntsitu zuela, eta ondoren Dodoria ere akabatu zuen. Geroago Zarboni ere irabazi zion ia, baina hau eraldatu eta Vegeta zauri larriekin utzi zuen. Freezerrek ordea, hau osatzeko agindua eman zuen, Vegetak baitzituen Dragoi Boletako batzuk. Sendatu ostean, Vegetak Freezerri Dragoi Bolak lapurtu eta alde egin zuen. Gero, berriz ere Zarbon eraldatuaren aurka borrokatu eta hil egin zuen. Freezerrek hau ikusita Freezerren Indar Bereziei dei egin zien Vegeta Krilin eta Gohanekin batzera behartuz. Espazioko Gerlariak Indar Berezien lehenengoa hil zuen (Gurdo) baina besteen aurka ezin izan zuten ezer egin. Momentu horretan Son Goku iritsi zen Namekera. Gokuk Indaba Miragarri bat eman zion Vegetari sendatzeko eta bien artean guztiak hil zituzten (Rikum, Butter eta Jheese), Ginew, gorputz aldaketaren bidez igel bilakatu baitzen. Goku Errekuperazio Gelan sartu behar izan zuten. Bitartean Vegeta eta Freezerren arteko borroka hasi zen, orain bien indarra parekoa zen. Freezer, ordea, eraldatu eta larriki zauritua utzi zuen Vegeta. Une horretan Satan Txiki berpiztuta iritsi zen Namekera, Kaitorekin entrenatuta eta Nailekin fusionatuta Freezerren indar bera zuen honek ere. Freezer berriz ere eraldatu eta izugarrizko egurra eman zion Satan Txikiri. Hil aurretik ordea, beldurtu egin nahi zituen bere etsaiak, Freezerrek, eta azken eraldaketa burutu zuen. Orduan Vegetak Krilini larriki zauri zezan eskatu zion, ondoren Dendek suspertu eta Super Saiya bilakatu zedin. Berriz ere borrokan sartu zen Vegeta baina ez zuen lortu Freezer garaitzerik. Ia hilzorian zela, Vegetak Gokuri Espazioko Gerlarien historia kontatu eta mendekatzeko eskatu zion. Gokuk azkenean Freezer akabatzea lortu zuen Goi Gerlari bilakatuta.

Namekeko azken borroka baino lehen Vegeta berpiztu eta Lurrera bidalia izan zen. Nameken Goku ez zela hil jakitean Lurrean geratu zen entrenatzen bere etsaiaren zain. Entrenamenduak Capsule. Corp.-en burutu zituen. Borroka hau ordea, ez zen burutu Trunksen iritsiera zela eta. Trunks Vegeta eta Bulmaren etorkizuneko semea zen. Ez mangan eta ezta animean ere ez da azaltzen nola eta noiz hasi zen Bulma eta Vegetaren arteko harremana, baina bi seme alaba izan zituzten: Trunks eta Bra.

Ziborrak eta Cell[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zibor hauek iritsi aurretik Vegeta beste inor baino gehiago entrenatu zen (500 atmosferatako indarrean entrenatzen da). Super Saiya indartsu batean bilakatu zen, honela Son Goku salbatzea lortuz Trunksek aurreikusitako bihotzeko gaixotasun batetik (justu garai honetan jaio zen Trunks).

Vegeta justu Zibor 19 Gokuri energia zurrupatzen ari zen momentuan iritsi zen. Vegetak ezik beste inork ezin zion irabazi, berak zioenez. Guztien harridurarako Super Saiya bilakatu eta berehala amaitu zuen bere etsaiarekin (Gokuri bizia salbatuz), androideak energia zurrupatzeko erabiltzen zuen mekanismoa eskuan zuela jakin ostean. Harrokeriaz, Vegetak berehala jo zuen beste ziborren aurka borrokatzera, 19. Androidea baino indartsuagoak: Zibor 17, Zibor 18 eta Zibor 16, bere bidetik baztertuz Trunks bera ere. Zibor 18k ordea izugarrizko egurra eman zion Vegetari, eta hau ikusita bere seme Trunksekin entrenatzera joan zen Denbora eta Espazioaren gelara. Hemengo entrenamenduaz Super Saiyaren oinarriak askogatik hobetu zituzten. Cellen bigarren formaren aurka (Zibor 17 zurrupatuta) borrokatu zen, erraz irabazi zuelarik. Vegetak ordea, bere harrotasunak itsututa Celli Zibor 18 zurrupatzen eta bere forma perfektua lortzen lagundu zion. Vegetak ezin garaituta konorte gabe geratu zen. Beste denboraldi bat Espazio eta Denboraren gelan entrenatzen pasa ostean Vegeta eta lagunak Cellen Jokora joan ziren borrokatzera, Cellek antolatutako txapelketa munduaren etorkizuna erabakitzeko. Hemen konturatu zen bere indarra Son Gohan eta Gokurenaren azpitik zegoela. Cell Jr.-en aurkako borrokan larriki zaurituta amaitu zuen.

Cellen aurkako bere borroka Trunks hil ostean hasi zen. Amorruz beterik eraso zuen, baina ez zion ezer egin. Cellek Vegeta heldu eta lurrera jaurti zuen. Gohanek salbatu zuen. Vegetak, azkenik, borrokaren amaieran esku hartu zuen Tximista Galgarri bat jaurtiz Cellen arreta bereganatuz Gohanek Kame Hame Ha bat botatzen zion bitartean. Honi esker bio-androidearekin amaitu zuten. Borroka hauen ondoren Vegeta moralki jota geratu zen, gehiago ez borrokatzea ere planteatuz, baina bere borrokarekiko maitasunak berriz ere entrenatzera bultzatu zuen.

Boo Ahaltsuaren saga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honen ostean Vegeta 7 urtez eten gabe entrenatu zen, Super Saiya 2 egoera gainditu eta Son Gohanen indarra gainditzeraino.

Arte Martzialen 25. Txapelketan parte hartzea onartu zuen. Txapelketa honetan Gokuk ere parte hartu zuen beste mundutik egun baterako itzulita. Euren artean borrokatzeko sailkatuta geratu ziren baina ez zen halakorik gertatu. Babidi aztia eta Boo Ahaltsua munstroaren mehatxuari aurre egiteko, bi saiyak, Krilin, Gohan, Satan Txiki eta iritsi berri ziren Shin eta Kibito hauen aurka borrokatzera behartuta aurkitu ziren. Vegetak Pui Pui izeneko Babidiren morroiaren aurka borrokatu zuen. Izugarrizko egurra eman zion.

Gokuk Yakon (Babidiren beste morroi bat) menderatu ostean Gohan eta Dabraren arteko borroka iritsi zen. Vegetak Gohan borrokan penagarri ari zela iritzi zuen eta haserretu egin zen. Gokuren aurka jardun presa zuen eta Dabra eta saiya gaztearen arteko borrokari denbora galtzea iritzi zion. Haserretuta, Babidiri bere kontrola har zezan utzi zion. Jasan zuen minaren ondorioz bere indar ezkutuak atera zituen Vegetak eta Gokuren aurka borrokan hasi zen. Bekokiko M (Majin) letrak adierazten zuen Vegeta aztiak hartua zuela, nahiz eta Saiyen Printzea bere gorputza eta gogoa kontrolatzeko gai izan zen.

Honen ondorioz Vegeta eta Gokuren arteko borroka hasi zen. Askoren ustez, anime guztiko borrokaldirik onena, biek zuten indar parekotasunagatik. Goku halako batean, Vegeta Babidiren sorginkeriak hartuta zegoela konturatu zen eta kontuak eskatu zizkion. Orduan Vegetak Lurrean bizi zenetik izaki baketsu bilakatzen ari zela eta berriz ere iraganeko gerlari gupidagabea izan nahi zuela esan zion Gokuri. Booren indarra sumatzean ordea, borroka bertan behera utzi zuten. Vegetak Gokuri kokotean golpe bat eman eta konorte gabe utzi zuen. Bitartean Booren aurka borrokatzera abiatu zen izaki honen berpiztea bere erantzukizuna zelakoan. Babidiren espazio-ontzia deuseztatu zuen Lurretik ez zezaten alde egin.

Borrokan Vegeta indarra munstroarena baino handiagoa zela konturatu zen, baina aldi berean bazekien ezingo duela inoiz etsaiarekin amaitu, erasoek ez baitzioten ezer ere egiten. Book bere gorputza berregiteko ahalmena zuen. Halako batean, Boo Ahaltsua bere haragi puska bat bota zion Vegetari, hau harrapatuta geratu zelarik Trunksek salbatzen duen arte. Vegeta semarengandik agurtu zen besarkada estu bat emanez, baina ondoren Trunks konorte gabe utzi zuen kolpe batez, Son Gotenekin ere berdina egin zuen. Vegetaren asmoa, orain, bere bizia sakrifikatzea zen. Satan Txikik argi utzi zion bere gorputza desegin eta bere gogoa ezabatu egingo zela beste izaki batean berpizteko. Vegetak izugarrizko energia bildu zuen eta gorputza lehertu aurretik "agur Bulma, agur Trunks eta agur Katxalot" esan zuen. Hau izango zen Vegetak Gokuri "lagun" deitzen zion aldi bakarra. Lehertu ostean, Vegeta desagertu egin zen, baina Boo ez. Geratu ziren haragi zatiak batu eta berriz osatu zen.

Handik gutxira Yamak Lurrera bidali zuen berriz ere Boo Ahaltsuaren aurka borrokatzeko. Lurrera iristean Gokurekin aurkitu zen. Honek Potala belarritakoen bidez berarekin fusionatzeko eskatu zion. Izan ere momentu horretan Boo Ahaltsuak Gohan irentsi berri zuen. Hasiera batean fusionatzeko eskariari ezetz erantzun zion bere harrokeria zela eta, baina azkenean, beste irtenbiderik ez zegoela ikusita, onartu egin zuen.

Fusionatuta Vegeku gerlaria osatu zuten (Vegeta eta Gokuren arteko nahasketa). Honela Boori egurra eman zion, baina Book Vegeku irentsi zuen. Gerlari bateratuak hau egiten nahita utzi zen, bere lagunak deabruaren gorputzetik askatu ahal izateko. Book Lurra desegin ostean, Kaio Shin planetan Super Saiya 2 bilakatuta azken borrokaldian parte hartu zuen, Gokuk Super Saiya 3 eraldaketa galdu eta konorte gabe geratzean eta baita Indar Unibertsalaren erasoa prestatzen ari zenean ere. Gainera garrantzia handia izan zuen hainbat plan osatzean ere: Namekeko Dragoi Bolak erabiltzea Lurra birsortzeko eta Lurreko pertsona guztiak berpizteko eskatu zuen eta horrela hauek euren indarra Gokuri eman beharko zioten Energi Bola osatzeko. Azkenean Gokuk Boo Ahaltsua hiltzea lortu zuen. Borroka honen amaieran Vegetak bere harrotasuna albo batera utzi eta Goku bere lagunik onena zela aitortu zuen.

Borroka honen ostean, Bra jaio zen, Bulma eta Vegetaren alaba. Vegetak entrenatzen jarraitu zuen bere burua gaindituz beti.

Dragoi Bola GTn[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dragoi Bola GTn Vegetak izugarrizko indarra lortu zuen Super Saiya 2 gaindituz. Espazioko gerlari guztien gainetik zegoen, Goku izan ezik. Gainera Umek bere gorputzean sartzeko aukeratu zuena izan zen, unibertsoan ez baitzegoen beste inor indatsuagorik. Ume Mu Doktoreak (azken Tsufurua) sortutako izakia zen. Tsufuruak Vegeta Planetan Espazioko Gerlariekin bizi ziren izakiak ziren, azken hauek beste guztiak akabatu aurretik. Hori mendekatzeko sortu zuen Ume. Ondorioz, Vegeta Ume sortzen da. Hau 4 fase ezberdinetatik pasa zen: Vegeta Ume; Vegeta Ume Super Saiya 2 (askoz indartsuagoa, hegoak atera zitzaizkion trajean); Vegeta Ume Super Saiya 3 eta Urrezko Özaru Vegeta Ume (gorila erraldoia Super Saiya bilakatuta). Hain zuzen ere Urrezko Özaru bilakatu zen Goku Super Saiya 4ren aurka borrokatzeko. Borroka gogor baten ostean Vegeta Umerengandik askatu zen eta Gokuk akabatu egin zuen.

Geroago, Son Goten, Son Gohan, Trunks eta Oobekin batera, Super Zibor 17ren aurka borrokatu zen. Vegeta izan zen borrokan iraun zuen bakarra Goku iritsi zen arte eta Super Saiya 2 bilakatuta bere kolpe definitiboarekin (Final Shine Attack) akabatu zuen. Lehenago berriz ere Nappa akabatu zuen eta arazo handirik gabe Zibor 17 berria garaitzen ari zen, nahiz eta jatorrizkoa baino indartsuagoa izan. Baina jatorrizko Zibor 17rekin fusionatuta izugarri hazi zen bere indarra. Harrigarriena ordea, Gokuk salbatu baino lehentxeago esan zuena izan zen: "Super Saiyaren harrotasuna duen lurtarra naiz". Honek argi utzi zuen, Lurrera lehen aldiz iritsi zenetik emandako aldaketa.

Azkenik, Dragoi Ilunen aurkako borrokan Vegetak Super Saiya 4 eraldaketa lortu zuen Bulmaren makina bati esker. Bulmaren makinak Ilargira Blutz izpiak bidali zituen (Super Saiya bat Özaru bilakatzeko behar zen beste). Honela Super Özaru bilakatu zen eta ondoren Super Saiya 4, nahiz eta Gokuk ez bezala (lehen aldian bakarrik behar izan zuen Super Özaru bilakatzea gero Super Saiya 4 bilakatzeko) ez zuen lortu Super Saiya 4 bilakatzea fase hau pasa gabe. Honela Gokuri Yi Xing Longen aurkako borrokan lagundu zion. Honetarako fusionatu eta Gogeta Super Saiya 4 osatu zuten, anime guztiko gerlari indartsuena. Ia irabaztea lortu zuten, baina zoritxarrez Bateraketa uste baino lehen desegin zen.

Azkenean Katxalot izan zen dragoia garaitu zuena, unibertso osoko energiarekin osatutako Indar Unibertsalaren erasoaren bidez.

Beste agerpen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neko Majin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Crossover-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]