Kako hatza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kako hatza
Deskribapena
Motastenosing tenosynovitis (en) Itzuli
gaixotasun genetikoa
EspezialitateaErreumatologia
Identifikatzaileak
GNS-10M65.3
GNS-9727.03
OMIM190410
MedlinePlus000565
eMedicine000565
MeSHD052582

Kako hatza eskuetan gertatu ohi den arazoa da, zeinean hatzaren mugimendua blokeatuta gertatzen den, flexioan zein estentsioan. [1] Arazoa 1850ean deskribatu zen formalki.[2]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arazoaren izena (erdaraz doigt à ressaut edo dedo en gatillo) kaltetutako hatzak mugitzean sor daitekeen klakadarekin lotura du. Gehienetan hatz erakusleari edo erpuruari eragiten dio.

Intzidentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kako hatzen intzidentzia nahikoa altua da. Emakumeek gizonezkoek baino maizago izaten dute,[3] bereziki 50 eta 60 urte arteko tartean.

Klinika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintoma ohikoena hatz baten blokeoa izaten da. Blokeoa gainditzeko, pazienteak indarra erabili behar izaten du, eta batzuetan beste eskuaren laguntza. Hasieran mina ager daiteke edo ez; gaixotasunak aurrera egin ahala, mina izateko aukerak handiagoak dira, eta esku ahurrera edo hatz-koskorretara zabal daiteke.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait arrisku faktore deskribatu dira: lesio errepikatuak, diabetesa, giltzurrunetako gaixotasunak, tiroidearen gaixotasunak eta hanturazko gaixotasun kronikoak.

Arazoaren sorreran, flexio-tendoien tendoi-zorroaren estutasuna gerta daiteke, eskuarki A1 txirrikan. Tenosinobitis estenosatzaile izena erabiltzen den arren, izen hau ez da oso egokia gutxitan aurkitzen baitira inflamazio zantzuak.

Hatz baten erabilera errepikakor eta indartsuak tendoi horrek daraman zuntzezko zorro digitalaren estutzea ekar dezakeela uste da, baina jatorri hori babesteko datu zientifiko gutxi daude; hain zuzen ere, eguneroko lanaren eta kako hatzen arteko erlazioa babesten[4] zein ukatzen[5] duen ebidentzia zientifikoa dago.

Mekanismoa ezaguna ez den arren, badirudi hatz lodiaren arazoa karpoko tunelaren sindromearen ebakuntza egin ondoren gerta daitekeela. [6] Artritis erreumatoidean ere gerta daiteke.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagnostikoa, oro har, historian eta klinikan oinarrituta eman ohi da, eta beste kausa batzuk baztertu ondoren.[2]

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen tratamendua atsedena izaten da, askotan ferula bat erabiliz. AINEak edo esteroideak ere erabili ohi dira.

Fisioterapia aldetik, mugimenduaren berreziketa erabiltzen da;[7] soinu-uhinen erabilpenak ere arazoaren hobekuntza ekar dezake (infrasoinuak zein ultrasoinuak).[8]

Tratamendu hauek eraginkorrak ez direnean, kirurgia erraz batekin konpon daiteke, mugimendua oztopatzen ari den tendoi-zorroa askatuz. Beste prozedura kirurgiko bat: disekzio-hari bat A1 txirrikatik zehar gidatzea ekografia bidez, hura ebaki beharrik gabe askatuz. Tratamendu kirurgikoaren ostean ere, ohikoa da fisioterapia agintzea pazientearen errekuperazio bizkorragorako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. doi:10.1007/s12178-007-9012-1. OCLC .2684207 PMID 19468879..
  2. a b Makkouk, Al Hasan; Oetgen, Matthew E.; Swigart, Carrie R.; Dodds, Seth D.. (2007-11-27). «Trigger finger: etiology, evaluation, and treatment» Current Reviews in Musculoskeletal Medicine 1 (2): 92–96. doi:10.1007/s12178-007-9012-1. ISSN 1935-973X. PMID 19468879. PMC 2684207. (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  3. doi:10.1016/j.pop.2018.02.006. PMID 29759125..
  4. doi:10.1097/00043764-199806000-00008. PMID 9636936..
  5. PMID 8973080..
  6. doi:10.1177/1753193412453424. PMID 22791612..
  7. (Gaztelaniaz) «Dedo en resorte» Fisioterapia con ciencia - lafisioterapia.net 2018-10-30 (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  8. (Gaztelaniaz) Larrañaga, Oier Gorosabel. Kako hatza | Aixebe & Abante Fisioterapia. (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]