Jerusalemgo Hiri Zaharra
Jerusalemgo Hiri Zaharra eta bere harresiak1![]() | |
![]() Jerusalemgo Hiri Zaharra, Scopus eta Olibondoen mendiak | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iii, vi |
Erreferentzia | 148 |
Kokalekua | UNESCOk ez du herrialderik aipatzen |
Eskualdea2 | Jerusalem barrutia |
Koordenatuak | 31°46′36″N 35°14′03″E / 31.77667°N 35.23417°E31°46′36″N 35°14′03″E / 31.77667°N 35.23417°E |
Izen ematea | 1981 (V. bilkura) |
Arriskuan | 1982 |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Jerusalemgo Hiri Zaharra (hebreeraz: העיר העתיקה, Ha'Ir Ha'Atiqah; arabieraz: البلدة القديمة, al-Balda al-Qadimah; armenieraz: Հին Քաղաք, Hin K'aghak' ) Ekialdeko Jerusalemen dagoen 0,9 km²-ko alde zaharra da,[1] 1860ko hamarkadara arte Jerusalem hiri osoa izan zena. Bertan daude hiru erlijio monoteista nagusientzat sakratuenetarikoak diren zenbait leku: juduen Tenpluaren Mendia eta Erosten harresia, kristauen Hilobi Santua eta musulmanen Arrokaren Kupula eta Al Aksa meskita.
Tradizioz, hiri zaharra lau auzotan banaturik izan da, nahiz eta auzo horien gaur egungo izenak XIX. menderaino ez ziren agertu:[2] Musulmanen auzoa, Juduen auzoa, Kristauen auzoa eta Armeniarren auzoa.
1981ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, baina hurrengo urtean Jordaniak Arriskuan dagoen Gizateriaren Ondarearen Zerrendan sartzea eskatu zuen.
1948ko Arabiar-israeldar Gerraren ondoren, Jordaniak Hiri Zaharra hartu eta bertako juduak beren etxeetatik kanporatu zituen.[3] 1967ko Sei Eguneko Gerran, Tenpluaren Mendian gorputzez gorputz borrokatu ziren, eta Israelek Jerusalemgo Hiri Zaharra konkistatu eta anexionatu zuen, Ekialdeko Jerusalem osoarekin batera. Egun, Hiri Zaharra Israelen kontrolpean dago, eta bere hiriburuaren zatitzat hartzen du Israelek; nazioarteak, ordea, palestinar lurralde okupatutzat du Hiri Zaharra.
Ateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskaraz | Hebreeraz | Arabieraz | Beste izenak | Eraikitze-urtea | Kokapena |
---|---|---|---|---|---|
Ate Berria | Sha'ar HeHadash | Al-Bab al-Jedid | Hammiden Atea | 1887 | Iparraldeko aldearen mendebaldea |
Damaskoko Atea | Sha'ar Shkhem | Bab al-Amoud | Sha'ar Damesek, Nablusko Atea, Zutabearen Atea | 1537 | Iparraldeko aldearen erdialdea 31°46′53.71″N 35°13′48.77″E / 31.7815861°N 35.2302139°E |
Herodesen Atea | Sha'ar HaPerachim | Bab-a-Sahairad | Lorearen Atea, Sha`ar Hordos | Ezezaguna | Iparraldeko aldearen ekialdea |
Lehoien Atea | Sha'ar HaArayot | Bab Sittna Maryam | Jehoshafaten Atea, Santa Mariaren Atea, San Ezteberen Atea, Tribuen Atea | 1538-39 | Ekialdeko aldearen iparraldea |
Simaurraren Atea | Sha'ar HaAshpot | Bab al-Maghariba | Silwanen Atea, Mograbiren Atea, Sha'ar HaMugrabim | 1538-40 | Hegoaldeko aldearen ekialdea |
Siongo Atea | Sha'ar Tzion | Bab El-Nabi Da'oud | Juduen Auzoko Atea, David profetaren Atea | 1540 | Hegoaldeko aldearen erdialdea |
Jaffako Atea | Sha'ar Yaffo | Bab al-Khalil | Daviden tenpluaren Atea, Hebrongo Atea | 1530-40 | Mendebaldeko aldearen erdialdea |
Hiri Zaharra |
---|
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Kollek, Teddy. (1977). A Will to Survive - Israel: the Faces of the Terror 1948-the Faces of Hope Today. Dial Press/James Wade.
- ↑ Ben-Arieh, Yehoshua. (1984). Jerusalem in the 19th Century, The Old City. Yad Izhak Ben Zvi & St. Martin's Press, 14 or. ISBN 0-312-44187-8..
- ↑ Herzog, Chaim. (1982). The Arab-Israeli Wars. , 62 or. ISBN 0-85368-367-0..