Kalmarko Batasuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kalmarreko Batasuna» orritik birbideratua)
Kalmarko Batasuna
Kalmarunionen
1397 – 1523
Monarkia
Kalmarko Batasuneko bandera

Kalmarko Batasuneko armarria

Erresumaren kokapena 1500 inguru
Geografia
HiriburuaKopenhage
Kultura
Hizkuntza(k)Daniera, alemana
ErlijioaKatolizismoa
Historia
Sorrera1397
Ezeztapena1523
Aurrekoak
Danimarka
Norvegia
Suedia
Ondorengoak
Danimarka eta Norvegiako Erresuma
Suedia

Kalmarko Batasuna[1] izenaz da ezaguna Eskandinaviako hiru monarkiak (Suedia, Danimarka eta Norvegia) bat eginda sortutako eskandinaviar estatua. Hiru monarkiak Margarita I.a Danimarkakoa buru zela batu ziren, Norvegia eta Danimarkako erregina izendatu baitzuten 1387an, eta Suediakoa 1397an.

Eskandinaviar erresumak, zenbait alditan, XIV. mendean, ezkontzen bidez, batasun politiko bat lortzen saiatu ziren. Lehen batasuna, 1319an lortu zen, Suedia eta Norvegiaren artean. Beranduago, hiru erresumak izango ziren Batasuneko zati, Margarita Danimarkakoa eta Hakon Norvegia eta Suediakoaren arteko ezkontzarekin.

Hala, eratzen zuten gaur egungo hiru erresumak ez ezik, haien menpeko beste lurralde batzuk (Faroe uharteak, Islandia, Groenlandia eta Finlandia (Suediarena zena)) ere hartzen zituen eskandinaviar erresuma handi bat sortu zen.

Hala ere, eskandinaviar erresuma ez zen sendotu. Suediako aristokraziak Danimarkari ezinikusia zion, Danimarkak, batasunaren barnean, potentzia nagusitzat jokatzen baitzuen. Suediarren zenbait matxinadaren ondoren (1444-1446, 1464 eta 1521eko behin betikoa), batasuna 1523an desagertu zen, eta Gustavo I.a Suediakoa aukeratu zuten Suediako errege. Danimarkak eta Norvegiak, berriz, batera jarraitu zuten 1814 arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.