Kamerungo futbol liga edo Elite 1, Kamerunen urtero jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. 1960an sortu zen eta bi talde nagusi izan ditu, Coton Sport FC eta Canon Yaoundé.
¹ 2004an lehenengo itzulian taldeak bi multzotan banatuta jokatu zuten elkar. Ondoren multzo bakoitzeko onenek txapelketa fasea jokatu zuten eta okerrenek jeitsiera txapelketa.
² 2020ko martxoan COVID-19 pandemiaren erruz Liga bertan behera gelditu zen eta une horretan zegoen sailkapena ofizial bihurtu zen.
³ 2020-21 denboraldian bi multzotan jokatu zuten taldeek eta ondoren multzo bakoitzeko bi onenek finalerdiak jokatu eta azkenik finalean Coton Sportek 3-1 garaitu zuen APEJES.