Kanan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanan
Bizitza
BizilekuaNandankanan
Heriotza1978ko uztailaren 21a
Jarduerak

Kanan Indiako tigre eme basati bat izan zen, 1967ko urtarrilaren 4an zooko itxitura batera salto egin zuena, tigre ar batek erakarrita. Kananek bere askatasuna sakrifikatu zuen nahigabean Pradeep tigre gatibuak erakarrita, eta zooko itxituran sartu zen Bhubaneswar hiriko -Nandankanan zooan, Odisha estatuan, Ekialdeko Indian.

Pradeepek ez zuen Kanan onartu bikote gisa, Sikha izeneko kideko bat baitzuen. Eta Kananek ere ez zuen beste arrik onartu zooan bizi izan zen bitartean. Nandankanan zooan bertan hil zen 1968ko uztailaren 21ean.[1] Zooko plaza batek haren izena darama.

2013. urtean, beste tigre batek (Nandan arra kasu honetan) egin zuen salto oihanetik Bubhaneshwarko zoo barrura, toki berean. Ar hau hobetu egokitu zen, eta kumeak izan ditu eme batzuekin.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Global Tiger Day: When A Wild Tigress Jumped Into Odisha Zoo, Sacrificing Freedom For A Tiger» NDTV.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  2. «Nandankanan zoo gets tiger cub of mixed parentage» The Times of India 2016-04-24 ISSN 0971-8257. (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]