Bhubaneswar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bhubaneswar
Bhubaneswar
ଭୁବେନଶ୍ବର
 India
Lingaraj temple Bhubaneswar 11007.jpg
Lingaraj tenplua, Bhubaneswar hirian
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatuaOrissa
Division of IndiaCentral division
District of IndiaKhordha district
Izen ofiziala भुवनेश्वर
Jatorrizko izena Bhubaneswar
ଭୁବେନଶ୍ବର
Posta kodea 751001
Geografia
Koordenatuak 20° 15′ 52″ N, 85° 49′ 41″ E / 20.264444444444°N,85.828055555556°E / 20.264444444444; 85.828055555556Koordenatuak: 20° 15′ 52″ N, 85° 49′ 41″ E / 20.264444444444°N,85.828055555556°E / 20.264444444444; 85.828055555556
Bhubaneswar hemen kokatua: India
Bhubaneswar
Bhubaneswar
Bhubaneswar (India)
Azalera 419 km²
Altuera 45
Demografia
Biztanleria 837.737 bizt. (2011)
Dentsitatea 4.900 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1948
Telefono aurrizkia 0674
Ordu eremua UTC+05:30
Hiri senidetuak Cupertino (Kalifornia)
http://www.www.bmc.gov.in/

Bhubaneshwar (oriya: ଭୁବେନଶ୍ବର; hindia: भुवनेश्वर) Indiako Orissa estatu federatuko hiriburua da, eta Kalingako antzinako hiriburua izan zen. Indiako ekialdeko kostaldean dago, Khurdha barrutian. Hiriak 837.737 biztanle zituen 2011n, eta 3.920.450 biztanle metropoli-eremuan. Orissako hiririk handiena da, eta eskualdeko gune ekonomiko eta erlijiosoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak 3.000 urteko historia du, eta, historian zehar, Toshali, Kalinga Nagari, Nagar Kalinga, Ekmra Kanan, Ekmra Kshetra eta Mandira Malini Nagari («tenpluen hiria») izenak izan ditu.

Hiriak ondare arkitektoniko garrantzitsua du, Erdi Aroaz geroztik gune erlijiosoa izan baita: 600 bat tenplu hinduista ditu. Puri eta Konark hiriekin batera, Swama Tribhuja («Urrezko Triangelua») eratzen du, Indiako ekialdeko gune turistiko nagusietako bat.

Hiri modernoa Otto Königsberger arkitekto alemanak diseinatu zuen 1946an, eta Indiako lehenengo hiri planifikatuetako bat da. Gune berde ugari ditu, eta Indiako hiririk garbienetako bat da.

Bhubaneswarrek Cuttack ordezkatu zuen Orissa estatuko hiriburutzan 1948an, Indiak independentzia lortu eta handik bi urtera. Cuttackekin batera, 1.400.000 biztanleko eremu bat osatzen du.

Azken urteetan Indian gehien hazi den hirietako bat da. Informazioaren teknologien industria eta metalgintza dira industria-jarduera nagusiak. Unibertsitate eta eskola tekniko asko ditu.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Bhubaneswar)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 34.8 38.2 41.8 44.8 46.3 44.4 41.0 37.2 37.7 36.4 35.0 33.3 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 28.3 31.5 34.9 37.3 37.9 35.4 31.7 31.4 31.7 31.4 29.8 28.0 32.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 22.2 25.1 28.6 30.9 31.7 30.7 28.7 28.4 28.5 27.6 24.9 22.0 27.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 15.5 18.5 22.2 25.2 26.6 26.2 25.2 25.1 24.8 23.0 18.7 15.3 22.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 9.4 12.0 14.4 17.8 18.2 19.4 21.4 18.2 18.3 16.4 12.4 10.4 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 12.4 24.2 24.2 21.8 55.5 196.4 325.3 329.5 287.6 208.0 37.4 5.5 1542.2
Euri egunak (≥ 1 mm) 0.4 2.3 2.8 3.1 5.1 12.0 18.0 19.1 14.6 8.8 2.1 0.7 89
Eguzki orduak 253.4 234.0 237.8 238.8 242.9 140.7 107.2 128.6 150.8 221.8 217.5 155.5 2329
Hezetasuna (%) 60 61 63 66 66 74 83 85 83 76 66 60 70.3
Iturria: IMD, NOAA (1971-1990) [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bhubaneswar Aldatu lotura Wikidatan