Kanem Inperioa
Kanem Inperioa | |||||
---|---|---|---|---|---|
700 aldean – 1387 aldean | |||||
Monarkia | |||||
| |||||
Kanem inperioaren hedadura 1200 aldean. | |||||
Geografia | |||||
Hiriburua | Njimi | ||||
Azalera | 777,000 km2 km² | ||||
Kultura | |||||
Hizkuntza(k) | Tedaga Dazaga Saharako beste hizkuntzak | ||||
Erlijioa | Erlijio tradizionalak, islam | ||||
Historia | |||||
Sorrera | 700 | ||||
Kanem-Bornu inperioaren sorrera | 1387 | ||||
|
Kanem Inperioa (700 - 1376) Afrikako antzinako estatu bat izan zen, gaur egun Txad eta Libia (Fezzan) eta Niger zein Nigeriako eta ipar-ekialdeko zenbait eskualde dituena. Bere ondorengoa Kanem-Bornu Inperioa izan zen, dinastia berberak zuzendu zuena. XVI. mendetik aurrera, Heinrich Barth esploratzaile alemanak 1851n aurkitutako Girgamen kronika da haren historia jasotzen duen testu nagusia.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]700. urtean zaghawak, tebu hizkuntzako talde nomada batek, beste herri batzuek bultzatuta, Txad aintzirarantz emigratu behar izan zuen; inguru hartan bazeuden so herriko hiri harresituak. Duguwa dinastiaren gidaritzapean, zaghawatarrek soak menderatu zituzten, nahiz eta euren ohitura asko hartu zituzten; zaghawaren eta soen arteko gerrak ez zuen etenik izan, nahiz eta lausoa izan zen, XVI. mendera arte. Teoria baten, arabera, Ptolomeok aipatutako Agisymba estatua izan liteke auren aurrekaria.[1]