Kanonizazio
Itxura

Kanonizazioa edo kanonizatzea kristau eliza batek pertsona bat modu ofizialean santu izendatzeko duen prozedura da. Horrela, pertsona hori santuen zerrenda ofizialean edo kanonean inskribatzen da.
Hasieran, ez zegoen santu izendatzeko prozedura formalik, eta gaur egun ere Eliza ortodoxoak halaxe egiten du. Erromatar Eliza Katolikoak eta Eliza Anglikanoak,[1] berriz, prozedura formal bat erabiltzen dute. Erromatar Eliza Katolikoan, Congregatio de Causis Sanctorum biltzarrak prozedura zuzentzen du.[2]
Erromatar Eliza Katolikoan, kanonizazioak mundu osoko gurtza dakar; beatifikazioak, berriz, eskualdeko eremuko gurtza besterik ez.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Charles I of England and Scotland, King and Martyr
- ↑ Divinus Perfectionis Magister
- ↑ Beccari, Camillo. (1907). Beatification and Canonization. in: The Catholic Encyclopedia. 2 New York: Robert Appleton Company.