Kanpaiaren dorrea (Xi'an)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kanpaiaren dorrea (Xi'an)
Xian Shaanxi China Bell-Tower-01.jpg
Kokapena
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaShaanxi
Azpiprobintzia mailako hiriXi'an
Koordenatuak 34° 15′ 40″ N, 108° 56′ 31″ E / 34.261°N,108.942°E / 34.261; 108.942Koordenatuak: 34° 15′ 40″ N, 108° 56′ 31″ E / 34.261°N,108.942°E / 34.261; 108.942
Historia eta erabilera

Kanpaiaren dorrea (txinera tradizionalez: 西安钟楼; pinyinez: Xī'ān Zhōnglóu), Xi'an hirian dagoen dorre bat da. 1384 urtean eraiki zen eta Txinako kanpaiaren dorre handienetako bat da. Danborraren dorrearekin batera Xi'an hiriko sinbolo bat da.

Hiriko lau etorbide nagusiek bat egiten duten tokian kokaturik dago. Antzina berriak zabaltzeko erabiltzen zen eta Bigarren Mundu Gerran alarma jotzeko erabili zen. Gaur egun museo bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ming dinastiaren garaian eraiki zen, 1384 urtean. Xi'an Txinako ipar-mendebaldeko hiri militar garrantzitsua zen eta Zhu Yuanzhang enperadoreak tamaina handiko dorrea eraiki zuen inguruko landa eremua dominatu ahal izateko eta etsaien erasoaren abisua ahal bait lehen emateko[1]. Hiriaren erdiko puntuan eraiki zen, Danborraren dorrearen parean, iparraldeko eta hegoaldeko ateetatik distantzia berera. Egunsentian kanpaia jotzen zen eta pareko dorrean ilunabarrean danborra jotzen zen. 1582 urterako hiria nabarmen handitu zen eta Chang'an konderriko magistratua zen Gong Yuxian ofizialak gaur egun dagoen tokira mugitu zuen, 1.000 metro hegoaldera[2][1].

Historian zehar hainbat berriztatze lan izan ditu, 1699an, 1740an eta 1840an. 1939 urtean hegazkin japoniarrek bonbakatu egin zuten eta kalte handiak jasan zituen, baina berehala berreraiki zen. 1984 urtean ateak publikoarentzako ireki zituen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adreilu eta egurrez egindako dorrea da eta 36 metrotako altuera du. Oinarria karratua da, alde bakoitzak 35'5 metrotako luzera du, 8'6 metrotako altuera, eta 1.377m2-ko azalera hartzen du. [2]. Oinarriaren alde bakoitzean arku bana dago, 6 metrotako altuera dute eta antzina bertatik pasatzen ziren kaleak[3]. Trafikoak gora egin ahala zuloak itxi eta Kanpaiaren dorrearen inguruan errepide zirkularra eraiki zen, biribilgunea osatuz. Gaur egun lurpean oinezkoentzako biribilgune berria ere egin da. Iparraldeko aldean dorrera igotzeko eskailerak daude.

Dorrea Ming dinastiako arkitekturaren estiloan eraikita dago, adreiluz eta egurrez egin zen. Teilatua teila berde ilunez egina dago eta gailurrean dagoen orratza egurrezkoa da baina platino-urrez estalita dago. Dorrearen barnealdean urre kolorez egindako apaigarriak daude. Dorrerako ateetan erliebe lan bikainak daude, Ming eta Qing dinastien garaian egindakoak, eta antzinako Txinako istorioak kontatzen dituzte[1].

Kanpai erraldoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko kanpaia "JingYun" izenekoa zen. Jinglong tenplutik ekarri zuten eta bertan egon zen sei mendetan zehar harik eta 1953an Xi'ango Beilin Museora eraman zuten arte. 1997 urtean haren kopia zehatza ezarri zuten ipar-mendebaldeko izkinan. 2'45 metrotako altuera du eta 6'5 tonatako pisua[4].

Kondairak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ming dinastiaren garaian lurrikara ugari izan ziren Guangzhou eskualdean. Xi'an zeharkatzen zuen ibaian bizi zen dragoiak sortarazten zituen lurrikarak. Hiriko funtzionario batek hiriko erremintariei milaka metrotako burdinezko katea egiteko agindu zien eta honekin dragoia harrapatu zuten. Ondoren 5.000 artisauri kanpaia kopontzeko eskatu zien honen soinuak dragoia lasaituko zuelako. Ordutik aurrera ez omen zen lurrikararik izan inguruan[2].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Bell Tower of Xi'an, the Geological Center of the City» www.travelchinaguide.com . Noiz kontsultatua: 2019-10-17.
  2. a b c «Bell Tower, Xi'an China» www.china-travel-tour-guide.com . Noiz kontsultatua: 2019-05-19.
  3. «The Xi'an Bell Tower - China Highlights Information» China Highlights . Noiz kontsultatua: 2019-10-17.
  4. «Bell Tower Xian: The Iconic Landmark of Xian City in Shaanxi» www.topchinatravel.com . Noiz kontsultatua: 2019-10-17.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]