Kantu ixila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bidioa

“Kantu  ixila” 2006. urtean Koldobika Jauergik egindako eskultura da. Gaur egun, Tolosan aurkitzen da zehazki Zabalarreta parkean. Altueraz, 1,45 neurtzen du eta luzeraz 2.90 eta markinako marmol beltzez egina dago. [1]

Koldobika Jauregi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koldobika Jauregi

Koldobika, 1959. urtean jaio zen, Alkiza izeneko Gipuzkoako herri ederrean. Ikasketak amaitu zituenean bere gurasoen etxera itzuli zen bere jaioterrira eta egurra, harria eta metala lantzen hasi zen zaletasun gisa. Pasio hori, hala ere, lanbide bihurtu zen azkenean, hainbat erakusketatan parte hartuz eta lortu dituen hainbat beka eta sari irabaziz ere. Artista gonbidatu gisa bizi izan zen 1991tik 2000. urtera Düsseldorf-eko (Alemania) Inel Hombroich museoan, eta gaur egun Alkizan bizi da. [2]

Trasmititzen diguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isiltasuna da ziurrenik Jauregiren obra guztien oinarrizko ezaugarria. Gure artista isolatuta bizi da eta lan egiten du, Naturaz inguratuta, isiltasuna entzuten den habitat batean, txorien txioek, zizelaren tintindurak eta aizkora kolpe zorrotzek bakarrik aldatuta.

Eskultura honekin, berak hori trasmititzeko asmoa izan zuen. Guk, Tolosarrek, natura dela tokirik paketsuena antzemateko. [3]    

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Canto Ixila/Kantu Ixila. (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  2. «Koldobika Jauregi - Galería de Arte Juan Manuel Lumbreras» galerialumbreras.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  3. «Kantu Ixila IX» turismoa.tolosa.eus 2018-02-14 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).