Kaparetasun unibertsal

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaparetasun unibertsala XVI. mendean zehar garatutako elaborazio teorikoa izan zen, Hego Euskal Herriko oinetxe edo baserriak nobleak zirela zioena; hortaz, haien ondorengo guztiak kapareak ere baziren, haien odola judu, mairu, Inkisizioak zigortutako edo bestelako ezein sekta arbuiagarrirengandik garbi baitzegoen.[1]

Garai haietako egile askok doktrina aldarrikatu zuten[2] musulmanen konkista Euskal Herrirantz ailegatu ez zela argudiatuz. Kaparetasun unibertsalari esker euskaldun askok lana lortu zuten administrazioan.[3] Espainiar nobleziak doktrinarekin bat egin zuen, izan ere, kideetako askok euskal jatorria zuten.[4]

Gipuzkoak eta Bizkaiak noblezia unibertsala eskuratu zuten, Jaurerriko 1526ko Foru Berrian aditzera ematen denez. Araban, Aiarako lurretan, kapare zela froga zezaketenei bakarrik onartzen zitzaien herritartasuna. Eta Nafarroan dozena bat herribildu eta tokiri eta zortzi bailarari kaparetasun kolektiboa ezagutzen zien agiria eman zien erregeak XV. mendean zehar.[5]

Hegoaldeko Espainian ez bezala, Iberiar Penintsulako iparraldean nobleen kopurua handia zen eta apenas ez zuten desberdintasunik herri xehearekin. Asturiasen kapareek ia biztanleriaren %80a osatzen zuten eta Kantabrian kopurua handiagoa izaten zen: XVI. mendean %83a eta 1740 inguruan %90a.[6][7] Beraz egia soziologiko honek foruek lege bilakatu zuten. Gainera, Espainiako kapareek ez bezala (On Kixote edota Tormesko itsumutila liburuetan ere horrela agertzen dira), euskal kapareek ez zituzten eskulanak baztertzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. gipuzkoamuseobirtuala.net. Kaparetasun unibertsala. .
  2. (Gaztelaniaz) Arrieta Alberdi, Jon. La idea de España entre los vascos de la Edad Moderna. in: Anales 1997-1998..
  3. (Gaztelaniaz) Auñamendi Eusko Entziklopedia. Limpieza de sangre. .
  4. (Gaztelaniaz) Aranzadi, Juan. (2012-3-7). Milenarismo vasco: Edad de Oro, etnia y nativismo. Penguin Random House Grupo Editorial España, 508–509 or. ISBN 978-84-306-1581-0..
  5. Lur entziklopedietatik hartua.
  6. Editorial Cantabria S.A.. (2007). Historia de Cantabria. ISBN 84-86420-50-4..
  7. (Gaztelaniaz) Lenero Ferrari, Juan Jose. La Hidalguia en el pueblo Cantabro. Valle de Anievas.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]