Edukira joan

Kaparrak (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaparrak
Datuak
JatorriaAretxabaleta (Gipuzkoa)
Musika motarunba
Urteak2023 -

Kaparrak 2023. urtean Aretxabaletan sortutako musika talde bat da, runba estiloa jorratzen duena[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Los Delinqüentes taldearen bertsioak egiten hasi ziren, hura baita hamaika lagunak elkartu dituen erreferentziazko taldea. Izenak berak ere Delinqüentesen "Garrapatero" hitzari egiten dio erreferentzia[1], Aretxabaletan akainari "kaparra" esaten zaio. Estraineko kontzertua 2023ko San Migel jaietan eman zuten Aretxabaletan[2].

2024an hiru bideoklip atera dituzte: "Bollikau"[3], "Gaupasa"[4] eta "Portasol"[5] Aretxabaletako auzo bati egindako ereserkia, Ekso eta Pxli abeslariekin batera. Euskara eta gaztelania nahasten dituzte haien abestietan[1]. "Loretxoa" eta "Maite zaitut" abestien runba bertsioak ere egin dituzte[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Runba 'abstraktua' Kaparrak taldearen eskutik - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
  2. «Kaparrak musika taldea estreinakoz jaietan - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
  3. Kaparrak. (2024-05-29). KAPARRAK - Bollikau. (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
  4. Kaparrak. (2024-06-19). KAPARRAK - Gaupasa. (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
  5. Kaparrak. (2024-07-09). KAPARRAK, EKSO, PXLI - Portasol. (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
  6. «Loretxoa abestiaren bertsioa, Kaparrak runba taldearen eskutik» EITB 2024-01-05 (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.