Kapital aldakorreko inbertsio sozietate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Kapital aldakorreko inbertsio sozietatea (SICAV) dirudunek erabilitako tresna bat da, dagozkienak baino zerga gutxiago ordaintzeko. Sozietate horren helburu bakarra finantza aktibotan inbertitzea da, eta oso zerga gutxi ordaindu behar dira. Finantza elkarte mota hau oso ohikoa da Europan, dirudunen eta inbertsio funtsen artean, onura fiskal ugari dituelako[1].

SICAV bat sortzeko baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baldintza batzuk bete behar dira: sozietate hauek gutxienez 100 bazkide eta 2,4 milioi euroko kapitala izan behar dituzte. Inbertsio mugak ere badituzte, kapitala burtsan kotizatzen duten balioetara bideratu behar delako. Gainera, hainbat sozietatetan dibertsifikatu behar da.

SICAVen onurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SICAV sozietateek lortutako mozkinen %1 baino ez dute ordaintzen zergetan.

SICAVen dauden edo egon diren pertsonak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako SICAV inportanteenetako bat Morinvest da, eta Alicia Koplowitz enpresaburua da horren partaideetako bat. Bai Espainian, bai atzerrian, SICAV ugari egoitza Luxenburgon duten inbertsio funtsek kudeatzen dituzte.

SICAV eta Europako Parlamentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Parlamentuaren esanetan, pentsio funts hori 1990. urtean sortu zuten hainbat europarlamentarik, eta harrezkero beste hainbatek egin dute bat. Urte horretan bertan, Europako Parlamentuko Mahaiak funts horrekin kolaboratzea erabaki zuen, eta "guztiz legezkoa" dela eta pentsio sistemen "osagarri gisa ohikoak" direla esan du. 2009. urtean, Parlamentuak funtsa utzi zuen, Eurodiputatuaren Estatutua onartu zutelako.

2014 ekainean, polemika piztu da, hainbat europarlamentarik SICAV batek kudeatutako pentsio funts pribatua dutela jakinarazi baitu hedabide batek. Parlamentari horien artean Willy Meyer (IU) zegoen, eta dimisioa eman zuen. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak ere Europako Parlamentuak eskaintzen duen SICAV bati lotutako borondatezko pentsio-funtsa zuela esan zuten zenbait hedabidek[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]