Carastako aztarnategia
Carastako aztarnategia | |
---|---|
Datuak | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Caicedo Sopeña eta Erriberagoitia |
Koordenatuak | 42°46′40″N 2°55′21″W / 42.77779°N 2.92262°W |
Altitudea | 650 m |
Carasta herri hustu bat da, Carasta muinoan dagoena eta gaur egun Erriberagoitia udalerriko Caicedo-Sopeña kontzejuan dagoena, Araban.[1]
Herri hustuaren iparraldean, eta Caicedo-Sopeña herriaren hego-mendebaldean herri harresitu baten hondakinak daude. Erromatar garaiko kanpalekua izan zela uste da. Baina aldi berean aurreko bi okupazio maila identifikatu dira, lehenengoa Brontze Aro Amaierako eta I. Burdin Aro artean egongo litzakeena eta bestea, II. Burdin Arokoa[2].
Aztarnategi arkeologiko gisa, aspaldi ezagutzen da. Espainiako Historiaren Errege Akademiaren Hiztegian aipatzen da, non kanpaleku erromatar bat bezala deskribatzen baita[3].
Erromatarren garaitik behintzat okupatuta egon zen, bere lurretan aztarna ugari aurkitu baitituzte. 1025az geroztik dago dokumentatuta (Donemiliagako goldean aipatzen da) eta XIX. mendean Erriberako Ermandadearen parte zen.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Página de la Enciclopedia Auñamendi donde constan los datos de referencia. Consultado el 26 de abril de 2018.
- ↑ «Poblado de Carasta, Recinto amurallado de» Asociación española de amigos de los castillos.
- ↑ Institutua, Instituto Alavés Arqueología-Arkeologiarako Arabar. (1978-01-01). «Punta de lanza damasquinada en plata de Carasta (Álava)» Estudios de Arqueología Alavesa (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Filloy Nieva, Idoia (1990) "Memoria de la I campaña de sondeos estratigráficos en el yacimiento de Carasta (Caicedo Sopeña, Álava), 1990", Estudios de Arqueología Alavesa, 17 lib., 7-36.
- Filloy Nieva, Idoia (1991), "Poblado de Carasta (Caicedo Sopeña)", Arkeoikuska, , 58-62.
- Filloy Nieva, Idoia (1992), "Poblado de Carasta (Caicedo Sopeña)", Arkeoikuska, 88-97.
- Filloy Nieva, Idoia. (1996). «Yacimiento de Carasta (Caicedo Sopeña, Ribera Alta) : IV Campaña de excavaciones» Arkeoikuska.
- Gil Zubillaga, Eliseo. (1997). «El poblamiento en el territorio alavés en época romana» Isturitz 8: 23-52..
- Filloy Nieva, Idoia. (1997). «Testimonios en torno al mundo de las creencias en época romana en el territorio alavés» Isturitz 9: 765-795..
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |