Edukira joan

Donemiliagako goldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Becerro Galicano delako kodexeko EHUko edizio digitaletik hartutako folio baten zatia, -f189r- zenbakia duen foliotik ebakia, non ikus daitekeen De ferro de alaua pasartearen hasiera
Donemiliagako goiko monasterioa (de Suso), behekoa (de Yuso) baino zaharragoa.
La Hoya herrixkan aurkitutako golde-muturra Erdi Aroan erabilitakoen antzekoa.

Donemiliagako goldea, Arabako golde-muturra,[1] Arabako goldea, Arabako nabarra, Donemiliagako Kartularioa[2] edo —jatorrizko izenburua, latinezDe ferro de alaua, 1025 inguruan latinez idatzitako agiri bat da, Errioxako San Millán de Susoko monasterioaren agirien artean zegoena,[3] eta lehendabizikoz 1883an Fidel Fitak argitaratua, nahiz eta Joaquin Jose Landazurik ere behin baino gehiagotan aipatu.[4][oh 1][oh 2] (Geroago, asko aipatu zen Luciano Serranoren edizioa, 1930. urtekoa). Dokumentuak Arabako herriek XI. mendean, ustez 1025. urtean, Donemiliaga Kukulako San Millán monasterioari eman zizkioten golde-muturren berri ematen du.

Donemiliagako golde-muturraren jatorrizko dokumentuaren bi kopia egin ziren, gutxienez. Kopia bat, Becerro gotikoa galdu egin zen, aipatzen da dokumentuetan baina, eta bestea, egun ezagutzen den kopiarik zaharrena, monasterioan egin zen c. 1196. urtean, eta Becerro Galicano kodexaren 189r, 189v, 190r eta 190v folioetan dago. Dokumentuak garrantzi handia du Arabako toponimiari buruz daukan informazioarengatik, 307 herri aipatzen dira, edota 329 toponimo, herri eta barrutien izenak aipatzen baitira,[5] hain data goiztiarrean (21 esparrutan banatuak).[6]

Dokumentuan erabiltzen diren barruti batzuen izenak, VII Alfozes kasu, ez da gaur egun interpretatzen barruti baten garai hartako izen legez. Aipatutako 307 herrietatik 189 oraindik ere jendearekin existitzen dira eta 1025. urtean zeukaten izenarekin, edo izen haren aldaera modernoa den izenarekin edo izenekin, (euskal izenekin, gaztelaniazko izenekin, bertokoek erabiltzen duten izena, kanpokoek erabiltzen dutena), topa daitezke eta gainerako 118 (hau da, %38,5) jendez hustu egin dira,[7] baina batzuetan baserriek edo ermitek iraun dezakete. Herri hustu horietako batzuk, ordea, betiko desagertu ziren eta kasu batzuetan dokumentuetan edo toponimian ia-ia aztarna gehiagorik utzi gabe.

Herri haiek 1025. urtean zeukaten izena, batzuetan bere horretan gorde dira, baina gehienetan denbora ez da alferrik pasa eta izen batzuek aldaera handia izan dute mila urteetan. Aldaera batzuek euskararen bilakaera fonetiko-fonologikoen ondorio dira, beste batzuk erromantze edo gaztelaniaren aldaera fonetiko-fonologikoak izan dituzte. XI. mendean herri txikiak ziren batzuk, gaur egun jendeak Gasteizko edo beste udal batzuetako auzo bezala ezagutzen ditu. Herri asko hustu egin dira. Baten bat, Melledes bezala, hustu eta gero berriro populatu egin da.

Donemiliagako goldeak XI. mendeko, 1025. urteko, Arabako herriek Donemiliaga Kukulako monasterioari ordaintzen zioten zerga jasotzen du, eta XII. mendeko amaiera aldeko Becerro Galicano eskuizkribuan, kodexean, behi-larruzko liburuan, kopiatuta dagoen pasarte esanguratsu bat da, batez ere toponomastika ikertzen dutenentzat. Kodex horretan dauden pasarteetatik bigarren testurik luzeena da. Ez dakigu zein zerga zen ordaintzen zena, ez noiztik ez eta zergatik (agian hamarrenak), baina, golde hortza edo goldemuturra[8] (dokumentuko latinean, «rega» edo «regga»), burdinazkoa, zen ordaintzeko unitate nagusia, eta agirian Lautada eta Mendialdeko herriek monasterioari ematen zizkioten ordainen kopuruak aipatu ziren. Badira aberetan ordaintzen zutenak ere, gutxiengoa, eta kopurua kasu gehienetan finkoa da, baina badira salbuespen gisa ordainketa aldakorra dutenak ere.[9]

Donemiliagako golde-muturrean aipatzen diren toponimo gehienak euskarazko toponimoak dira eta nahiko itxura arkaikoa dute: Zornoztaegi, Irossona, Horivarri, Udalha, Barrandiz, Galharreta etab.; baina erromantzezko izenak ere badaude: Billa luenga, Forniello, Quintaniella etab.[10] Euskal toponimo askoren etimologia latinezko jatorri batetik datorrela ulertzen da, baina gero euskararen baitan gertatzen ziren aldaketa fonetikoak antzematen dira izenaren bilakaera aztertzerakoan. Toponimo batzuek, batez ere Arabako hego-mendebaldean, garai hartako bertoko erromantzea islatzen dute.

Jatorrizko testua idatzi zutenek lekuak ondo ezagutzen zituztela dirudi eta horrek eraman ditu zenbait egile (Caro Baroja eta gero Garate eta Knörr) pentsatzera, zerga biltzailearen bidea jarraitzen duela kontakizunak.[9]

Koldo Mitxelenak Textos arcaicos vascos liburuan iruzkin labur baina baliotsuak utzi zituen[11]

« No hay probablemente ningún documento medieval en el que los nombres vascos tengan un aspecto tan arcaico como éste. Su valor se acrecienta además por el hecho de que el área cubierta por los nombres se repite en dos territorios lingüísticos claros, vasco y romance, con una zona intermedia que podemos presumir bilingüe en distintos grados »

Koldo Mitxelena, TAV (1964).


Dokumentuan aipatzen diren toponimoak identifikatzeko lanean ibili zen Gerardo López de Gereñu egilea ere. López de Gereñu saiatu zen dokumentuan aipatzen ziren toponimo guztien kokapen geografikoa aurkitzen, baina kasu batzuetan ez zuen beharrezkoak zituen datuak topatu.[12]

2015ean Ernesto Pastor Díaz de Garaiok eta Juan José Larrea Condek, —biak Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroaren Historia irakasleak—, argitalpen kritiko baterako materialak prestatu zituzten.[6] Donemiliagako goldean antzematen diren hutsuneei erreparatu zieten. Izan ere, alde batetik garai hartako barrutietan espero zitezkeen herri batzuen izenak falta dira dokumentuan, eta bestetik, Arabako lurraldea ezagututa, nolabait barruti oso bat edo beste falta dela ere antzematen da. Hutsune horietaz informazioa lortzeko Donemiliagako goldea konparatu egiten da batez ere 1257. urtean Calahorrako katedraleko Aznar gotzainak idatzitako karta batean agertzen diren toponimoekin.

Gaur egun, talde lanean egindako edizio digitala topa daiteke online EHUk argitaratua, Becerro Galicanoaren edizio digitalaren baitan.[13][14] Edizio digital hori izan da artikulu honen erreferentzia nagusia. Edizio digital hori prestatu zutenek aitortzen dute beren transkripzioa Fernando García Andreva irakasleak 2010. urtean argitara emandako edizio kritikotik datorrela. (Fernando García Andrevak Errioxako Unibertsitatean aurkeztutako doktore tesia izan zen edizio kritiko hura).[15] EHUko lan-taldeak, edizio kritiko digitalarekin batera, faksimilea eta irudi kartografikoak eman dituzte toponimoen (ustezko) kokapenekin.[oh 3]

Kontu jakina da dokumentuaren beste bertsio bat ere egon zela, behi-larruzko liburu gotiko bat, Becerro Gotiko izenez ezagutzen den beste kodex batean,[17] baina ziur aski Becerro Galicanoko bertsioa baino laburragoa, eta tamalez gaur egun galduta.[oh 4]

Donemiliagako goldearen testu osoaren transkripzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donemiliaga Kukulako Becerro Galicano kodexaren argazkia. Kodex honek Donemiliaga Kukularen monasterioko liburutegian dago. 40 x 26 cm-ko pergaminozko berrehun eta hirurogei orri ditu.[18]
Becerro Galicano delakoaren Donemiliagako goldea gordetzen duen lehen folioa. Aurkia. (-folio 189r zk.-)[19]
Becerro Galicano delakoaren Donemiliagako goldea gordetzen duen lehen folioa. Ifrentzua. (-fol. 189v- zk.-)[20]
Becerro Galicano delakoaren Donemiliagako goldea gordetzen duen bigarren folioa. Aurkia. (-fol. 190r- zk.-)[21]
Becerro Galicano delakoaren Donemiliagako goldea gordetzen duen bigarren folioa. Ifrentzua. Donemiliagako goldearen azken zatia. Ezkerreko zutabean goian.(-fol. 190v- zk.-)[22]
Donemiliaga Kukulako behi-larruzko kodex galikanoa Arabako Artxiboan erakusgai 2025ko urrian. Kodexa zabalik dago Donemiliagako Goldea deritzon testuan, (-fol. 189v- zk.- eta (-fol. 190r- zk.-).
Letra molde galikanoa, erromatarra edo karolingiarra. Becerro Galicano kodexa eskuz idazteko erabili zen letra tipoa.

Ondorengo testu hau[23] Erdi Aroko latinez dago, jatorrizko testua bezalaxe, baina egungo puntuazio eta idazkera ohituretara hurbilduz transkribatu da, EHUko edizio digitalari jarraiki,[24] errazago irakur dadin:

(Ikus dokumentuaren argazkia, folio 189r zk., eskuineko zutabean, bosgarren lerroan hasten da).


CC LXXX VIIII. De ferro de Alava.[oh 5]

[I]n era MLXIII<a>[oh 6], decano de Sancti Emiliani, sicut colligebat ferro p<er> Alava, ita scr<i>bimus.









(ikus folio 189-v- zk. eskuineko zutabea.)





Zuhia Barrutia, VIIII regas. [oh 12]
In Quartango, XII<m> regas.
In Urca, octo regas.
Bocara,[oh 13] una rega. Irzu, una rega. Revendeca, I rega. Olhaerrea, I rega. Bardahuri, I rega.





Zuffia de Suso[7], XIII regas et Zuffia de Iuso, novem regas.[oh 18]
Donemiliagako goldean aipatzen diren eta aipatzen ez diren Erdi Aroko herriak. Ernesto Pastor eta Juan José Larrearen artikuluan ere agertzen da irudi hau.

Donemiliaga goldearen herri zerrendan bi motatako hutsuneak daude:

1️⃣ Barruti batzuetan 1025. urtean dagoeneko existituko ziren herri batzuk ez dira aipatzen.
2️⃣ Arabako eskualde oso bat edo beste falta da.

1025 > 1196 tarte horretan kopiatzaile bat baino gehiago tartean, esku bat baino gehiago antzeman dituzte adituek... Eta gaizki kopiatutako toponimoak. Becerro Galicano eta gaur egun desagertutzat jotzen den Becerro Gotico erkatzeko aukerak bere garaian alferrik galdu ziren, baina badago Donemiliagako goldearekin erkatzeko beste dokumenturik; X-XIII. mendeetako diplomak, eta dokumentu guztietan inportanteena, 1257. urtean Calahorrako Jerónimo Aznar izeneko gotzain batek idatzitako zerrenda bat.

Ernesto Pastor Díaz de Garayo eta Juan José Larrea Conde ikerlariek 1025. urteko Donemiliagako goldean aipatzen ez diren toponimoen zerrenda kopiatuko dugu hona, haiek erabilitako ordena berean eta euskarazko wikipedian espero bezala, euskarazko grafiara ekarriak (EODA eredu):[6]

1 Etxabarri Dibina 52 Billa Oka[31] 103 Tuesta
2 Mendarozketa 53 Zurbitu 104 Sobrón
3 Eskibel 54 Mea [oh 19] 105 Bachicabo
4 Arkauti 55 Doroñu 106 Bergonda
5 Krispiña 56 Arrieta [oh 20] 107 Alcedo
6 Monasterioguren 57 Askartza (Trebiñu) (Ez da Hascarzaha, (Gasteiz)). 108 Villambrosa
7 San Vicentejo 58 Burgeta 109 Larrazubi
8 Albaita 59 Pangua 110 Fontecha
9 Marauri 60 San Esteban Trebiñu 111 Akosta
10 Saratsu 61 Morgas 112 Zestafe
11 Ogeta 62 Añastro 113 Etxaguen
12 Areatza 63 Kutxu 114 Murua
13 Gazeta 64 Trebiñu 115 Larrinoa
14 Gebara 65 Moskator 116 Maurga
15 Etura 66 Dordoniz 117 Olano
16 Ozeta 67 Arana 118 Zaitegi
17 Elgea 68 Sanmartinzar 119 Letona
18 Luzuriaga 69 Taravero 120 Ondategi
19 Estibalitz 70 Billa Tobera 121 Gopegi
20 Billafranka 71 Moraza 122 Berrikao
21 Andollu 72 Tobera 123 Buruaga
22 Larrintzar 73 Santurde 124 Tobillas
23 La Sierra[32] 74 Mijancas 125 Valpuesta
24 Salcedo 75 Araiko 126 San Zadornil
25 Gazeo 76 Grandival 127 Golernio
26 Ezkerekotxa 77 Ozana 128 Ozilla
27 Txintxetru 78 Lacervilla 129 Ladrera
28 Azilu 79 Estavillo 130 Berantevilla
29 Gauna[oh 21] 80 Lacorzanilla 131 Eribe
30 Jauregi 81 Escanzana 132 (kopiatu dugun zerrendan
#132 hau falta da).
31 Uribarri Jauregi[oh 22] 82 Portilla 133 Gesaltza Añana[oh 23]
32 Gereñu 83 Santa Cruz del Fierro 134 Korres
33 Alaitza 84 Ozio 135 Elgea (Adana)[oh 24]
34 Langarika 85 Bergantzu 136 Albizu
35 Oteo 86 Pagoeta 137 Abitona
36 Orbiso 87 Urizaharra 138 Garaio
37 Kanpezu 88 Montoria[oh 25] 139 Olga
38 Antoñana 89 Osma 140 Berezeka
39 Bujanda 90 Mioma 141 Kiltxano
40 Durruma Kanpezu 91 Astúlez 142 Luzkando
41 Kinta 92 Karanka 143 Gorostiza (Done Petri)
42 Angostina 93 Atiega 144 Mendieta
43 Bernedo 94 Bellojín 145 Sastegi
44 Urturi 95 Villanañe 146 Marantxona
45 Nafarrate 96 Uribarri Gaubea 147 Mostrejon
46 Villafría 97 Gurendes 148 Zumalburu
47 Villaverde 98 Quejo 149 Henaio
48 Lagran 99 Nograro 150 Otatza Ganboa[oh 26]
49 Pipaon 100 Barrio 151 Landa
50 Montoria[oh 27] 101 Villamaderne 152 Mendizabal
51 Argantzon 102 Espejo 153 Iturrain[oh 28]

Alberto Garate eta Henrike Knörr autoreen arabera, 1025. urteko Donemiliagako goldearen herrien zerrenda eta 1257. urteko Calahorrako apezpikuaren, Jerónimo Aznarren herrixken zerrendaren arteko erkaketak "bi populazio-basamortu" marrazten ditu Araban, hau da, badaude 1025. urteko Araba hartan Donemiliagako goldeak herrixkarik aipatzen ez duen bi eremu. Horietako bat ekialdeko Arabako Lautadarena da, "Lautadako populazio-basamortu" deitu zutena. Hegoaldean beste eremu zabalago bat dago, kokaleku kopuru handiagoarekin: Argantzongo egungo udalerria, Trebiñuko barrendegiaren mendebaldeko zatia eta Ihuda ibaiaren eta Jugalez ibaiaren beheko haranetako lurrak, gaur egun, barrendegiko beste lur batzuk ez bezala, arabar administrazioaren pean.

Bi “basamortu” horietako lehena, ez da oso trinkoa. Elkarren ondoan ez dauden bi eremu dira. Bietatik zabalena hegoaldean dago, eta 18 erakunde edo herrixka daude bertan. Besteak, Lautadaren iparraldean, beste 9 hartzen ditu. Donemiliagako goldean dauden bi "basamortu" horien artean Harrieta, Eurtupiana, Essavarri, Andigana eta Algio daude.

Bigarrena 42 gunez osatuta dago, ekialdean Ribo Diuita, mendebaldean Fornello eta iparraldean Langrares eta Malizhaeza barrutiek inguratuak, profil espazial trinkoagoak ditu.

Gune konpaktu edo ez hain konpaktu horiekin batera, badaude sakabanatutako hutsuneak, 1025. urtean existituko ziren herriak eta Donemiliagako goldean aipatzen ez direnak. Hementxe goian kopiatu ditugu, taula formatuan.

Egon badaude, baita, zenbaketa hutsuneak. Reggaren kopuruak ematerakoan, zenbaketaren bat edo batuketaren bat edo beste ez dago espero zitekeen bezain ondo doituta.[6]

Hutsuneen zergatia. Hipotesiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziur asko, Donemiliagako goldearen beste bertsio bat egon zen, Becerro Gotico delakoan, baina gaur egun galdutzat jotzen da. Beste bertsio hori, segur aski, laburragoa izango zen, eta ez gorde den Becerro Galicanokoa bezain fidagarria. XVIII. eta XIX. mendeetan bi bertsioak maneiatu zituzten pertsonek ez zuten lan zorrotzik egin, eta XXI. mendeko ikuspegitik beren lanak ez zuen inolako ekarpenik egen.

Baina Becerro Galicanoaren eskribak, aldiz, kontu handia izan zuela dirudi, eta c. 1196an egin zuen kopian, dokumentu honen iturria izan ziren kontabilitate-dokumentu batzuk garbira pasatzean arretatsu ibili zen.

Ernesto Pastorrek eta Juan José Larreak bi arrazoi eman dituzte dokumentuan hutsuneak agertzeko. Alde batetik, dokumentuaren osaerak berak, beste zerrenda batzuen eta beste dokumentu batzuen laburpen moduko bat, dokumentu zaharrak garbira pasatze bat... pentsatzekoa da litekeena dela idazterakoan xehetasunen bat edo beste itzurtzea. Bestalde, autore hauek burdinazko goldemuturren bilketak Arabako gotzaindegiarekin izan zezakeen lotura aipatzen dute.[6]

Nafarroako erresuma Antso III.aren heriotzaren unean. (1035).

1025. urtean Donemiliaga Kukulako monasterioa Iruñeko Erresumaren hego-mendebaldeko mugan zegoen. Erregea, garai hartan, Antso III.a zen, hogeita hamar urtez izan zen errege, (1005-1035). Donemiliaga Kukulako goiko monasterioa inguruetako erreferentziazko monasterioa zen. Gaztelako Erresumako muga oso hurbil zegoen, mendebaldera oinez eta ordubete eskasera.

« San Millán de Suso se hallaba en línea recta a vuelo de pájaro a tan sólo 4.700 metros del castillo de Pazuengos, que era una de las fortalezas fronterizas de Fernán González, junto con Grañón, Ibrillos y Cerezo de Río Tirón. »

Gonzalo Martínez Díez. (1998).[35]


XI. mendean nahikoa aurreratuta zegoen beheko monasterioaren eraikuntza, Yusoko monasterioa. Behean espazio handiagoa zegoen eraikitzeko eta erosotasun handiagoak lor zitezkeen. Ospitale moduko bat eraiki zuten beheko monasterioan ezer baino lehen eta hara eraman zituzten, 1053. urtean, Donemiliagaren, santuaren, ustezko gorpuzkiak. Gero, eliza egin eta gero, santuaren gorpuzkiak elizaren aldare nagusian utzi zituzten 1067. urtean.

Zaila da euskararen mugak zehaztea garai hartan, hegoaldean eta mendebaldean. Mugan zonalde elebidun bat egongo zen.

Eskuartean dugun jatorrizko dokumentua idatzi omen zen garaian, 1025. urtean, Nafarroako Erriberako zati handi baten zonalde batzuk ez ziren jadanik euskaldunak. Gainera, Koldo Mitxelenak (1983) zioen bezala, euskara jada ez zen orokorra Euskal Herri osoan X. mende hartan. Gutxienez, Enkarterrietako mendebaldean eta Arabako mendebaldean erromantzeak zirelako nagusi eta Nafarroako Erriberaren zati handi bat arabiarrek menderatzen zutelako. Gainera, frankoen koloniak zeuden Nafarroako erresumako klase hiritarrean, eta horregatik gorde zen okzitaniera merkatarien familietan.[36]

Bestalde, toponimiak eta antroponimiak erakusten dute historiako uneren batean Euskal Herritik kanpo hitz egin zela euskaraz, Ebro hegoaldean zehazki, Miranda Ebro inguruan, Errioxa Garaian eta Bureban.[36]

  1. Gaur egun Euskaltzaindiaren Euskal Onomastika Datutegia kontsultatu daiteke artikulu honetan aipatzen diren leku-izen guztiak, banan-banan, nola dokumentatu diren historian zehar ikusteko. 1025. urteko datazioa duten lekukotzak Donemiliagako goldea delako dokumentukoak dira eta data horrekin, Joaquín José Landazuriren aipuak, Fidel Fitaren lanetako aipuak, Mitxelenaren AV edo Antonio Ubieto Artetaren aipuak topa daitezke, besteak beste. (Ikus: EODA - Euskaltzaindia - Leku-izenak
  2. Fidel Fitak geroagoko filologoek izango ez zuten aukera izan zuen. Becerro Galicano delako kodexa kontsultatu ahal izan zuen, geroagokoek bezala, baina baita geroago galduko zen Becerro Goticoa ere. Bi testu izan zituen konparatzeko, bi iturri. Dena den, Ernesto Pastor Díaz de Garayoren eta Juan José Larrea Conderen esanetan, ez zion aukera horri ia-ia inolako etekinik atera, geroagokoen ikuspegitik ez behintzat.
  3. Ez da argi ikusten EHUk argitaraturiko edizio digitala noizkoa den, baina Creative Commons Aitortu-Partekatu (CC BY-SA) lizentziako baldintzetan argitaratu zutela ondo ikusten da. Edizio digitalek gehiketak, aldaketak eta zuzenketak onartzen dituzte paperezko edizioek baino hobeto. Nazioarteko bilkura bat aipatzen dute EHUko editoreek, Donemiliaga Kukulan, 2013. urtekoa[16]).
  4. Fidel Fitak geroagoko filologoek izango ez zuten aukera izan zuen. Becerro Galicano delako kodexa kontsultatu ahal izan zuen, geroagokoek bezala, baina baita geroago galduko zen Becerro Gotikoa ere. Bi testu izan zituen konparatzeko, bi iturri. Dena den, Ernesto Pastor Díaz de Garayoren eta Juan José Larrea Conderen esanetan, ez zion aukera horri ia-ia inolako etekinik atera, geroagokoen ikuspegitik ez behintzat.
  5. alaua ikusten da folioaren argazkian; <u> grafia galikano edo karolingio hori <v> bezala transkribatzen dute, behin eta berriro, Becerro Galicanoren edizio digitala egin dutenek, irizpide filologikoei jarraiki.
  6. Zenbaki erromatarrekin ematen den 1063ko data hori, Europako hego-mendebaldean erabiltzen zen hispaniar aroari egiten dio erreferentzia. Egungo sistemara ekartzeko 38 urte kendu behar; 1063-38=1025.
  7. Zera zioen Mitxelenak bere TAV hartan: [...] es probable que el original dijera Betolla- o Betolhazaha por Betellogaha (mod. Betolaza)
  8. Zera zioen Mitxelenak bere TAV hartan: [...] es probable que el original dijera [...] Opacu(a)por Opaucu (mod. Opacua)
  9. Barrandiz hau Barrundia toponimoaren forma zahar bat izan litekeela pentsa daiteke. Antzineko barrutiaren izena. Donemiliagako goldearen edizio digitala eta kartografia prestatu zutenek, Barrandiz mapa kokatzerakoan Narbaxa ondoan kokatu zuten, Narbaxatik Gordoara doan bidean (https://www.openstreetmap.org/node/1241744317).
  10. Zera zioen Mitxelenak bere TAV hartan: [...] es probable que el original dijera [...] Mendibil o Mendivil por Mendihil (mod. Mendibil)
  11. Harrieta, Eurtupiana eta Adanna hauekin Gerardo López de Gereñuk problemak izan zituen. Langraiz aldean, Tresponde aldean hustutako edo galdutako herrien bila ibili zen eta aipamen eskasegiak dokumentuetan... Becerro Galicanoaren edizio digitala prestatu zutenek, ordea, hiru herri horien kokapenak elkarren ondoan topatu zituzten, Langraiztik urrun, Iruraiz-Gauna aldean.
  12. 'Pentsa daiteke Donemiliagako goldean aipatzen diren Zuffia de Iuso eta Zuhia Barrutia biek barruti berberari egiten ziotela erreferentzia. Dokumentu horretan aipatzen diren herriek "rega" bat edo bi ematen zioten Donemiliaga Kukulako monasterioari. Zuffia de Iuso eta Zuhia Barrutia horiek aipatzen direnean, bederatzi "rega" eman zutela ikusten da. Pentsa daiteke Zuffia de Iuso eta Zuhia Barrutia horiek bereizi nahi izan zirela dokumentuan alboko Zuffia de Susotik.
  13. Bocara hori batzuek Boara irakurtzen dute, erdico c hori zirrimarratua dagoelako.
  14. Donemiliagako goldean "Anuz/qta" irakurtzen dute Julio Caro Barojak eta Roberto González de Viñasprek, hau da, lerro-jauziarekin eta amaierako elementuaren laburdurarekin, "Anuz/qu<i>ta ", aurreko beste batzuek "Amuzquita" irakurri bazuten ere. "Anuzq<ui>ita" transkribatu dute EHUko edizio digitala paratu dutenek (ikus Becerro Galicano Digital ( www.ehu.eus/galicano ).
  15. Zera zioen Mitxelenak bere TAV hartan: [...] en Alma, Paldu una i alta ha debido ser leída como l, puesto que después suenan Aima, Faido.
  16. Zera zioen Mitxelenak bere TAV hartan: [...] Cekungau, que corresponde al mod. Cicujano, tiene que estar por algo así como Cekug(g)anu.
  17. Becerro galicanoaren edizio digitala egin zutenek, testuan Gessalva (sic), eta mapan Gessalua (sic) paratu zuten.[30]
  18. 'Pentsa daiteke Donemiliagako goldean aipatzen diren Zuffia de Iuso eta Zuhia Barrutia biek barruti berberari egiten ziotela erreferentzia. Dokumentu horretan aipatzen diren herriek "rega" bat edo bi ematen zioten Donemiliaga Kukulako monasterioari. Zuffia de Iuso eta Zuhia Barrutia horiek aipatzen direnean, bederatzi "rega" eman zutela ikusten da. Pentsa daiteke Zuffia de Iuso eta Zuhia Barrutia horiek bereizi nahi izan zirela dokumentuan alboko Zuffia de Susotik.
  19. Donemiliagako goldean aipatzen den Meiana beste Mea bat ei da.
  20. Donemiliagako goldean beste Harrieta bat aipatzen da.
  21. Ematen du kontu honetan Ernesto Pastor eta Juan José Larrea Alberto Garate Goñiri jarraiki ibili direla... "Destacan las ausencias clamorosas de Gauna".[33]. Baina Donemiliagako goldean Gauna ez da falta! (HIRASZAEZAn bertan: Garonna > Gauna)
  22. Hemen ere ematen du Ernesto Pastorrek eta Juan José Larreak ez dutela ikusi Becerro Galicanoren edizio digitala egin zutenek proposatu zuten Horiuarri > Uribarri Jauregi.
  23. Baina ziur aski Gersalzaha hura geroagoko Gesaltza izango zen.
  24. Gerardo López de Gereñuren ustez Adanan bazegoen Elgea izeneko herri bat geroago hustua. (Ikus Helkeguren artikulua)
  25. Zerrenda honetan Montoria birritan ikusten dugu (Ikus, supra #50). EODAn eta GeoEuskadin begiratuta ez du ematen bi Montoria dagoenik
  26. Ernesto Pastor Díaz de Garayo eta Juan José Larrea Conderen zerrendan Otaza de Gamboa irakur daiteke. Badago beste Otatza bat Gerardo López de Gereñuren garaietan herri hustua ez zena eta Donemiliagako goldean aipatua. Gerardo López de Gereñuk Otaza delako herri hustu bat aipatzen du Barrundian eta, Donemiliagako goldean bezala, Otazaha aldaera dokumentatua agertzen zela esaten du Jerónimo Aznarren 1257. urteko zerrendan, Ganboako artzapez barrutian. Egun badago auzo bat Ozeta, Matura eta Garaio artean, Otatza izenekoa, eta horixe markatu zuten mapan Ernesto Pastorrek eta Juan José Larreak.[34]
  27. Zerrenda honetan Montoria birritan ikusten dugu (Ikus, infra #88). EODAn eta GeoEuskadin begiratuta ez du ematen bi Montoria dagoenik
  28. Hona kopiatu dugun Ernesto Pastor Díaz de Garayo eta Juan José Larrea Conderen zerrendan Iturrarán (sic) irakur daiteke. (1257. urteko dokumentuan Ituyraran). Geroagoko Iturrain behar zuela ulertu dugu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Jose Ángel Lecanda, Juan José Larrea, Andoni Rodriguez García, Pepe Sainz Varela + Ander Gondra, Jose Ramón Diaz de Durana, David Peterson, Ernesto Pastor, Yolanda Perea, Eloisa Navajas, Óscar Armiño, Jaime Ortíz de Urbina, Susana Leoné, Raquel Sánchez, Jeni Prieto, Julen Manterola, Blanca Urgell, Dibulgazio-argitalpena: Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia · Kultura eta Kirol Saila · Koorkinatzailea: Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzua. Nerea Lekuona, Jorge Salvador. Testuak: Jose Ángel Lecanda, Juan José Larrea, Andoni Rodriguez García, Pepe Sainz Varela. Irudiak: Fundación San Milán de la Cogolla. Arabako Arkeologia Museoa. GPAC (EHU) - Fundación Catedral Santa María Fundazioa - Dbolit. Filología eta Historia Saila ·EHU/UPV. Inprimaketa: Museo eta Arkeologia Zerbitzua. (2025eko urria). De ferro de Alaua · mila urte / mil años "Zer da Arabako Golde-muturra?". Vitoria-Gasteiz: Arabako Foru Aldundiaren Moldiztegi Zerbitzua, 19 or. ISBN L.G. D.L.: LG G 461-2025..
  2. Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordea: Gamiz Administrazio Batzarraren euskal izenari buruzko ebazpena, Euskera, LI, 2006, 2.
    Testu horretan, Donemiliagako kartularioa sinonimotzat ematen da, baina kartulario horren atal bat da Golde-muturra.
  3. (Gaztelaniaz) Ubieto Arteta, Antonio. (1976). «Cartulario de San Millán de la Cogolla (759–1076)» Celtiberia.net.
  4. (Gaztelaniaz) Fita, Fidel. (1883). «El vascuence alavés anterior al siglo XIV» Boletín de la Real Academia de la Historia 3.
  5. Zerrenda:Donemiliagako goldean aipaturiko toponimoak. 2025-08-01 (kontsulta data: 2025-08-10).
  6. a b c d e Ernesto Pastor Díaz de Garayo, & Juan José Larrea Conde. (2015). «La "Reja de San Millán": transmisión textual y estructura interna» Estudios en homenaje al profesor César González Mínguez, 2015, ISBN 978-84-9082-169-5, págs. 257-298 (Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua): 257–298. ISBN 978-84-9082-169-5. (kontsulta data: 2025-07-28).
  7. a b «“De Ferro de Alava” (1025) – Abadelaueta elkarte etnografikoa» www.abadelaueta.com (kontsulta data: 2025-04-10).
  8. «Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA)» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-27).
  9. a b (Gaztelaniaz) Garate, Alberto; Knörr, Henrike. (1982). «El itinerario de los recaudadores de San Millán. Problemas, deducciones, hipótesis» Vitoria en la Edad Media. , 533–558 or..
  10. (Gaztelaniaz) Irigoien, Alfontso. (1997). «Las lenguas de los vizcaínos: Antroponimia y toponimia medievales» Opera selecta: 373–429..
  11. Textos arcaicos vascos; 1990ko edizioa erabili dugu. ISBN: 84-505-9203-6
  12. (Gaztelaniaz) López de Guereñu, Gerardo. (1958-01-01). «"MORTUORIOS" o DESPOBLADOS» Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País 14 (2) ISSN 0211-111X. (kontsulta data: 2025-03-17).
  13. «Donemiliaga Kukula monasterioaren Becerro Galicano-ren edizio digitalaren sarrera» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-06-01).
  14. «Donemiliaga Kukula monasterioaren Becerro Galicano-ren edizio digitalaren zatia: Donemiliagako goldea, edizio kritikoa, facsimilea eta kartografia» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-06-01).
  15. (Gaztelaniaz) García Andreva, Fernando. (2010). «El Becerro Galicano de San Millán de la Cogolla. Edición y estudio.» Cilengua - Centro Internacional de Investigación de la Lengua Española (kontsulta data: 2025-07-01).
  16. «Bilkura 2013 - Donemiliaga Kukula monasterioaren Becerro Galicano-ren edizio digitala» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-07-28).
  17. (Gaztelaniaz) Peterson, David. (2011). «El Becerro Gótico de San Millán. Reconstrucción de un cartulario perdido.» Studia Historica. Historia Medieval (Nanteseko Unibertsitatea).
  18. (Gaztelaniaz) DAVID PETERSON, (2009), "REESCRIBIENDO EL PASADO. EL BECERRO GALICANO COMO RECONSTRUCCIÓN DE LA HISTORIA INSTITUCIONAL DE SAN MILLÁN DE LA COGOLLA" HISPANIA. Revista Española de Historia, 2009, vol. LXIX, núm. 233, septiembre-diciembre, págs. 653-682, ISSN: 0018-2141
  19. «Donemiliaga Kukula monasterioaren Becerro Galicano-ren edizio digitala (-fol. 189- zk.- www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-05-14).
  20. «Donemiliaga Kukula monasterioaren Becerro Galicano-ren edizio digitala (-fol. 189v- zk.- www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-05-14).
  21. «Donemiliaga Kukula monasterioaren Becerro Galicano-ren edizio digitala (-fol. 190r- zk.- www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-05-14).
  22. «Donemiliaga Kukula monasterioaren Becerro Galicano-ren edizio digitala (-fol. 190v- zk.- www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-05-14).
  23. «Donemiliaga Kukula monasterioaren Becerro Galicano-ren edizio digitala» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-03-30).
  24. «Donemiliaga Kukula monasterioaren Becerro Galicano-ren edizio digitala» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-08-10).
  25. Gauna. 2025-04-25 (kontsulta data: 2025-04-25).
  26. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «andosco, andosca | Diccionario de la lengua española: adj. Dicho de una res de ganado menor: Que tiene más de uno o dos años. U. t. c. s.» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (kontsulta data: 2025-03-27).
  27. (Gaztelaniaz) «UDALHA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-04-25).
  28. (Gaztelaniaz) González de Viñaspre, Roberto. (2010). «Acerca del nombre eusquérico de Anuzita Testimonios antiguos» Euskera (Bilbo: Euskaltzaindia) 2010, 55,: 319-340.. ISSN 0210-1564..
  29. (Gaztelaniaz) «KESALLA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-05-13).
  30. «Becerro Galicano - Donemiliagako goldean aipatzen diren toponimoak mapan kokaturik» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-07-01).
  31. «Billa Oka - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-08-28).
  32. Herri hustua. «La Sierra - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-08-28).
  33. (Gaztelaniaz) «HIRASZAEZA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-08-28).
  34. «Otatza Ganboa: 5961061786» OpenStreetMap 2018-10-20 (kontsulta data: 2025-08-29).
  35. Martínez Díez, Gonzalo. «El monasterop de San Millán y sus filiales. Documentación emilianense y diplomas apócrifos - BIBLIOTECA GONZALO DE BERCEO» www.bibliotecagonzalodeberceo.com (kontsulta data: 2025-08-10).
  36. a b (Gaztelaniaz) Carlos, Cid Abasolo. (2002-01-01). «Las fronteras de la lengua vasca a lo largo de la historia» Revista de Filología Románica 19: 15–36. ISSN 1988-2815. (kontsulta data: 2025-08-10).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]