Karina Pankievich
Karina Pankievich | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Fray Bentos (en) , 1963 (60/61 urte) |
Herrialdea | Uruguai |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | trans eskubideen aldeko ekintzailea, sexu-langilea eta LGBT ekintzailea |
Kidetza | Trans Association of Uruguay (en) |
Karina Pankievich pertsona transgeneroen eskubideen aldeko uruguaitar ekintzailea da. Uruguaiko Asociación Trans del Uruguai (ATRU) elkarteko presidentea da. 2019ko abenduan Montevideo Udalak hiritar txit argi izendatu zuen Pankievich Urugain LGBTI komunitatearen alde egindako lana eskertzeko.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fray Bentos hirian jaio zen. 13 urte zituenean Montevideora joan zen bizitzera. 15 urtetik aurrera sexu lanean aritu zen. Uruguaiko diktadura zibiko-militarraren errepresioak eta estatu-indarkeriak emigratzera bultzatu zuten. Argentinan eta Brasilen bizi izan zen zenbait urtez.
1985ean sorterrira itzuli zen eta LGBTI komunitatearen giza eskubideen defentsan hasi zen lanean, batez ere pertsona transgeneroen defentsan. ATRU elkarteaten sortzaileetako bat izan zen.
Elkartearen lorpenik handienetako bat da Uruguaiko Aniztasunaren Ibilaldia antolatu izana. Halere, ATRU elkarteak trans pertsonak, sexu-langileak eta hiesdunak ahalduntzeko, laguntzeko eta mobilizatzeko lanean dihardu haien eskubideak ezagutaraziz eta defendatuz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Elvira Lutz, Cristina Grela y Karina Pankievich fueron declaradas Ciudadanas Ilustres por la Intendencia de Montevideo» La Diaria 2019-12-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).