Gobernadorearen Jauregia (Lizarra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karlismoaren Museoa (Lizarra)» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Gobernadorearen Jauregia (Lizarra)
Estella Museum of Carlism.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Lizarra
Koordenatuak 42° 40′ 12″ N, 2° 01′ 37″ W / 42.67°N,2.027°W / 42.67; -2.027Koordenatuak: 42° 40′ 12″ N, 2° 01′ 37″ W / 42.67°N,2.027°W / 42.67; -2.027
Historia eta erabilera
Irekiera1608
Ondarea
Karlismoaren Museoa
Gobernadorearen Jauregia (Lizarra) hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Gobernadorearen Jauregia (Lizarra)
Gobernadorearen Jauregia (Lizarra)
Gobernadorearen Jauregia (Lizarra) (Nafarroa Garaia)
Koordenatuak 42° 40′ 12″ N, 2° 01′ 37″ W / 42.67°N,2.027°W / 42.67; -2.027Koordenatuak: 42° 40′ 12″ N, 2° 01′ 37″ W / 42.67°N,2.027°W / 42.67; -2.027{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page
Herrialdea  Nafarroa, Euskal Herria
Hiria Lizarra
Helbidea Gobernadorearen jauregia
Rua kalea, Alde Zaharra
Irekitze data 2010eko martxoaren 23a
Webgunea http://www.museodelcarlismo.navarra.es

Gobernadorearen jauregia Lizarra (Nafarroan) dagoen Pizkundeko eraikina da. 1608 eta 1613 artean eraikia, Rua kalean, 2002. urtean Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kultura ondasuna izendatu zuen.[1] Done Jakue Bidearen ibilbidean dago kokatuta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin honek garrantzi historiko eta artistiko handia du. Jauregi hau Lizarrak XVI. eta XVII. mendeetan lortu zuen garrantziaren adierazpena da. Garrantzi hori Iruñekoa eta Tuterako parekoa zen. Eraikuntza Juan de Chávarri y Larraín (†1624) Purroyko Lehen Baroiaren lana izan zen, Aragoian Purroyko Jauna, Lizarrako Betiko Merinoa eta Gurutzadaren Kontseiluko Kontadorea. Jauregia baroigokoa 1880 arte izan zen; data horretan beste jabeek erosi zuten. 2000. urtean Udalaren eskuetan gelditu zen. Bigarren Karlistaldian, 1872ti 1875ra, gobernadore militarraren egoitza izan zen.

Jauregia eraikitzeko harriak botatako Lizarrako gaztelutik eta Aizkoa herritik atera zen. Ez dago garbi arkitektoa zein izan zen baina hipotesi zabalduenaren arabera Juan Gómez de Mora izan zezakeen. Juan de Yerategui eta Martin de Sarrote izan ziren lana aurrera eramateko arduradunak.[2]

Karlismoaren Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlismoaren Museoa gaur egun Gobernadorearen Jauregia zenaren eraikinan egokituta dago. Karlismoari buruzko museo monografikoa da. 2010eko martxoaren 23an inauguratu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.    .
  2.    .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gobernadorearen Jauregia (Lizarra)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa