Purroy
Purroy | |
---|---|
gune populatua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Zaragozako probintzia |
Udalerria | Morés |
Posta kodea | 50247 |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°28′27″N 1°32′32″W / 41.474167°N 1.542222°W |
Demografia |
Purroy (aragoieraz: Purroi) Morés udalaren herria, Zaragozako probintzia, Calatayudeko komunitatean. 2014an 31 biztanle zituen. Purroyko Baroigoak Nafarroan garrantzia handia izan zuen; horren testigu Lizarran Juan de Chávarri y Larraínek, Purroyko Lehen Baroiak eraiki zuen Gobernadorearen Jauregia.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1609ko urtarrilaren 13an, Felipe III.a Espainiakoak herriaren erosleari, Juan de Chávarri y Larraíni, Lizarrako Betiko Merinoari, Purroyko Baroiaren titulua eman zion. 1610 arte herriko biztanle gehienak moriskoak ziren; urte horretan kanporatuak izan ziren (44 familia) eta, ondorioz, herrian hiru familia bakarrik gelditu ziren. Tokia birpopulatzeko jendea egungo Torralba de Ribota ingurutik eraman zituzten. Denborarekin ere beste herrietako pertsonak Purroyra joan ziren, batez ere Saviñan eta Arándiga herrietatik. Migrazio horretatik abizen desberdinak gelditu ziren Purroyn: Cabello, Langa, Lafuente... 1611ko martxoaren 3an Baroiak eta biztanle berriek "populatze gutuna" sinatu zuten.[1]
Festak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Festa nagusiak abuztuaren 16an ospatzen dira, San Roke egunarekin batera. Garrantzitsua da, baita ere, Santa Luzia eguna, abenduaren 13an.
Tradizio berriagoa da Garza abizeneko pertsonak hemen biltzeko ohitura. Abizen horrek herri honetan du jatorria eta mundu osoan, batez ere Mexikon, oso zabalduta dago. Batzarra ez da urtero egiten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Purroy herriaren webgunea.