Karmele Soler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karmele Soler
Bizitza
JaiotzaDonostia
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakekoizpen diseinatzailea eta makillatzailea
Jasotako sariak

IMDB: nm0812960 LinkedIn: karmele-soler-bontigui-9a406528 Edit the value on Wikidata

Karmele Soler Bontigui (Donostia, ? - ) donostiar makillatzailea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita futbolari profesionala zuen, eta ama estetizista; hark kutsatu zion makillajerako zaletasuna. Jaioterrian ikasi zuen estetika, eta bi urte geroago Madrilera jo zuen, Juan Pedro Hernández makillatzailearekin makillaje profesionala ikastera Estudio 24n. Alfredo Landaren eskutik Romana González makillatzailearen merezidun izatea lortu zuen José Luis Garciren Sesión continua (1984) filmean. Geroago, Zinemarako Makillajea espezialitatea egin zuen Parisko Societé Française de Maquillage delakoan. Bere lehen pauso profesionalak Miramongo EITB Donostia estudio hasi berrietan egin zituen, eta harrezkero ez dio inoiz etxe horretan lan egiteari utzi.[1]

2015ean euskal zinemagintzako pertsona baten ibilbidea saritzen duen Zinemira Saria jaso zuen. Ibilbide luzea egina du zinemaren munduan Solerrek, eta titulu ugari jasoak. 2012. urtean Goya sari bat eskuratu zuen Pedro Almodovarren La piel que habito filmean egindako lanagatik.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]